Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Maiatzaren 8ra arte aurkeztu ahal izanen dira. San Migel ikastetxeko lehiaketa ere martxan da dagoeneko. Sanpedroak iragartzeko, Udalak IV. kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan parte-hartze idekia da eta interesatuek maiatzaren 8ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera, udaletxeko bulegoetan.
Gurasoei eta haur eta nerabeekin esku-hartzen dutenei zuzenduta antolatu ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak