Apirilaren 13an akordeoilarien gune izanen da Arantza. Nafarroako Akordeoilarien Topaketa eginen da eta 100-130 akordeoilari bilduko dira.
Larunbatean Korrika ttikia izanen dute eta igandean Gasteizera joanen dira. Korrikak azken kilometroak eginen ditu asteburuan. Dena dela, hondarreko momentura arte hainbat ekitaldi izanen dira Euskal Herrian. Goizuetan, esaterako, larunbatean, apirilaren 13an, izanen da Korrika ttikia.
Etxahun Azkarraga, Josu Sanjurjo, Maddi Ane Txoperena, Ellande Alfaro, Xumai Murua eta Maindi Murua ariko dira bertsotan. Mugaren bi aldeko herriak elkartzeko aitzakiarekin, kantu-bertso bazkaria eginen da Lizarietako kaskoan apirilaren 13an, 14:00etan.
Parte-hartze eskasagatik lasterketa egin ala ez zalantzan egon badira ere, azkenean urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Leitzako Aurrera Kirol Elkarteak herri krosa egitea erabaki du.
Euskal sorkuntzaren hitzordua izanen dute larunbatean, apirilaren 13an, Sarako Lur Berri Gelan. Bi antzerki-ikusgarri eskainiko dituzte larunbatean Saran. Emanaldiak 17:00etan hasiko dira 'Linbo planeta' haurrendako antzerkiarekin; eta ondotik, 19:00etan helduei bideraturiko 'Zazpi senideko' antzerki-lanaz gozatu ahal izanen dute. Bien bitartean, Sarako Olhain ikastolak jatekoa eta edatekoa eskainiko du.
Larunbatean 19:00etan zineman Apirilaren 13an, larunbatean 19:00etan, Las Cuñadas antzezlana eskainiko dute zineman. 1960ko hamarkadan kokatutako umorezko lanak gizarteari kritika egiten dio.
Etxelebert pilotalekuan izanen da norgehiagoka, 19:00etan. Apirilaren 13an, larunbatean, erabakiko dira Erratzuko Pala Txapelketako irabazleak. 19:00etan hasiko da finala eta Julen Iriarte eta Mikel Cenoz Unai Santxotena eta Patxi Irigoienen aurka ariko dira.
Errandonea ostatuan bilduko dira, 19:30ean. Zubietako plazaren mendeurrenaren harira, herritar talde bat ospakizun ekitaldia antolatzen hasia da. Lehendabiziko bileran, martxoaren 23an, argazkiak eta artxiboko dokumentuak arakatzen eta biltzen hastea adostearekin batera, hilabetero bileratxo bat egitea erabaki zuten.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Maiatzaren 8ra arte aurkeztu ahal izanen dira. San Migel ikastetxeko lehiaketa ere martxan da dagoeneko. Sanpedroak iragartzeko, Udalak IV. kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan parte-hartze idekia da eta interesatuek maiatzaren 8ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera, udaletxeko bulegoetan.
30 urte geroago izenburupean, erakusketa antologikoa antolatu du Xabier Soubelet artistak. Ortzirale honetan zabalduko dute erakusketa eta hilaren 25era arte egunero ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 |