Igantziko haurren taldea nagusitu da Etxarri Aranatzen jokatutako bigarren jardunaldian Nafarroako Herri Kirol Jokoetako hirugarren jardunaldia Erratzun jokatuko dute martxoaren 31n, igandean, 10:30etik aitzinera. Igantzi eta Baztango Basaburua eta BRT Menditarrak taldeko kirolariak dira eskualdeko ordezkariak aurten ere. Hain juxtu, Igantziko haurren taldeak lortu zuen garaipena martxoaren 24an Etxarri Aranatzen jokatutako jardunaldian.
Igande eguerdian Kultur Etxean izanen da emanaldia Ibon RG musikariak ‘Hil zara’ bere azken diskoa aurkeztuko du martxoaren 31n, igande eguerdiko 12:00etan Berako Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak, Kataku kontzertuak eta Ertzek antolatu dute emanaldia.
Igandean 18:00etan hasita Harriondoa Kultur Etxean 21. Korrika Kulturalaren baitan, ikuskizun berezia izanen dute martxoaren 31n Lesakan. Hain zuzen, ‘Oholtza’ goiburupean bertsolarientzako ariketa eskultorikoak eginen dituzte Beñat Krolem-en eskutik. Alazne Untxalo eta Jon Martin ariko dira bertsotan eta Juanjo Ortubia izanen da zuzendari teknikoa. Igandean 18:00etan hasiko da emanaldia Harriondoa Kultur Etxean eta sarrera 2 euro gostako da. Korrika laguntzaileek doan izanen dute.
Atekabeltz gaztetxean 19:00etan Beatriz Egizabal eta Ane Labakak Erradikalak gara lana taularatuko dute martxoaren 31n Atekabeltz gaztetxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak bost eurotan jarriko dituzte salgai. Feminismoa ardatz hartuta bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen antzezlana da; egungo gizartearen kontraesanak agerian uzten dituen emanaldia. Umoretik abiatuta, ikusleen sentimenduak ukitu nahi dituzte.
Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte bilgunean Dantza film arrakastatsua eskainiko dute martxoaren 31n, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak Arte eta Kultura 2019 programaren baitan antolatu du eta sarrera doan izanen da, lekua bete arte.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Herriko 6 eta 12 urte arteko ikasleek ilustrazio eta ipuin lehiaketan parte hartzen ahal dute Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketaren hogeita hamaseigarren edizioa antolatu du Lesakako Tantirumairu ikastolak, Lesakako Udalaren laguntzaz, 6 eta 12 urte bitarteko herriko ikasleei zuzendua.
Martxoaren 26an eta apirilaren 2an eskainiko dituzte Arizkunenean Cederna-Garalur erakundeak bi ikastaro antolatu ditu Elizondoko Arizkunenean Ogasunarekiko betebeharretan zuzen ibiltzeko. Martxoaren 26an, asteartean 10:00etatik 14:00etara ‘Ogasunarekin zuzen ibiltzeko zure paperak antolatu’ ikastaroa eskainiko dute eta apirilaren 2an, asteartean 10:00etatik 12:30era, ‘Ogasunarekin tramiteak online nola egin Ziurtagiri Digtalarekin eta fakturen diseinua’ ikastaroa.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.
Azken igandean artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen dute Ekitaldiz gainezka dator aurten ere Asteburu Kulturala, hilabeteko azken igandekoferiarekin borobilduko dena.