Izen ematea martxoaren 13a baino lehen egin behar da Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia martxoaren 17an eginen da aurten. Martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez).
Bertizko Natur Parkean hainbat jarduera eskainiko dituzte egun osoan eta lorategira sarrera doan izanen da egun osoan. Bertizko Jaurerria Natur Parkeak Basoen Munduko Eguna ospatuko du bigarren urtez. Martxoaren 17an, igandearekin, hainbat jarduera eginen dituzte, duen zabaleragatik baita duen balio ekologikoarengatik ere Bidasoaldeko oihan berezi eta ederrenetako honi buruz, informatu eta erakusteko.
Igandean 19:00etan Arizkunenean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldien baitan Joan den ortziralean izan zen Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina horren harira oraindik ekitaldi bat edo bertze egiteko gelditzen da eskualdean. Zehazki, Kontukantoi taldeko Beatriz Egizabalek ‘Baubo’ helduentzako ipuin saioa eskainiko du martxoaren 17an, igandean 19:00etan, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatu du emanaldia.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, martxoko larunbatetan eginen dute Ikasi dron bat egiten ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean eskainiko du Andres Abrego Arlegik Beralandetan, 09:00etatik 14:00etara (denera 20 orduko ikastaroa). Izen-ematea martxoaren 1a arte egin daiteke (10 euro), 948 012 012 telefonora deituta, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara.
Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako Bulkada Eguna martxoaren 16an antolatu du Ernaik, hainbat ekitaldirekin Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako gazteen topagunea izan nahi duen Mendialdeko Bulkada Eguna eginen dute martxoaren 16an Elizondon, Ernai erakundeak antolatuta, Bulkada berrien garaia da lelopean.