Espezie hori ezagutzera eman eta errekuperatzeko programaren baitan gauzatuko da Bidasoko izokina ezagutzera eman eta errekuperatzeko arrantzaleekin formazio saioa eginen da martxoaren 9an, Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendaritzak antolatuta. Hitzordua Bertizeko Natur Parkeko Jauregian eginen da, larunbatean10:00etan hasita.
Hazien trukea eginen dute larunbat goizean eta Jakoba Errekondok mintzaldia eskainiko du eguerdiaN.
Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du, Emakumeen Egunaren ekitaldien harira Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Emakumeen Egunaren harira Bortzirietako X. Mendi Itzulia antolatu du igandean Lesakan. Bezperan, martxoaren 9an, ‘Frida, naturaleza viva’ filma (frantsez, azpitutuluekin) eskainiko dute Berako Beralandetan, larunbatean 19:00etan. Filmaren ondotik, Ana Beuamonten eskutik solasaldia izanen dute. Beaumont psikologoa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hezitzailea eta generoan aditua).
Herriko okindegian eman daiteke izena, 39 euro ordainduta
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Bikingoen festa gaiarekin.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, martxoko larunbatetan eginen dute Ikasi dron bat egiten ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean eskainiko du Andres Abrego Arlegik Beralandetan, 09:00etatik 14:00etara (denera 20 orduko ikastaroa). Izen-ematea martxoaren 1a arte egin daiteke (10 euro), 948 012 012 telefonora deituta, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara.
Larunbat goizean etxez etxe eta baserriz baserri ibili ondotik, gauean triki-bertso-afaria izanen dute Barrankan Ezkurrako inauteriak martxoaren 9an ospatuko dituzte. Larunbat goizean denak frontoian elkartu ondoren musikaren laguntzarekin herrian barrena ibiliko dira kaleak alaituz.