Bazkaria eta afariaz gain, ‘Emakume raketistak. Lehen eta orain’ dokumentala eskainiko dute Emakumeen Nazioarteko Egunean, martxoaren 8an, aresoarrek ere beraien aldarrikapenak plazaratuko dituzte. 11:00 aldera bilduko dira eta herritik Leitzara oinez joango dira, hango manifestazioarekin bat egiteko. Bazkalordurako, berriz, herrira itzuliko dira. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Bikingoen festa gaiarekin.