Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea eginen dute Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, Ortzegun Gizeneko arraultze-arraultze eskearekin hasita. Arratsaldean, Guraso Elkartearen eskutik merienda izanen dute Tantirumairu ikastolan.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Astelehenean, berriz, inauteriak ospatuko dituzte ttikienek, gazteek ilbeltzean egin zuten bezala Martxoaren 2an, berriz, Anizen Orakunde Eguna izanen dute. 10:00etan bilduko dira eta musikarien konpainian Askagaindik hasiko dira haur eta gurasoak etxez etxe; etxeetan jatera ematen zaie haurrei, eta horrez gain, inauterietan gazteek egiten duten gisa berean, haurrek zaretoa izanen dute puskak biltzeko. Bildutako puskekin afaria eta txokolatea prestatuko da elkartean bertaratzen diren guztiendako.
Urdazubiko inauteriak ere aste hondarrean ospatuko dituzte. Igandetik asteartera, bentaz bentaz eta auzoz auzo ibiliko dira gazteak.
Astelehen eguerdian aterako da konpartsa, Bikingoen festa gaiarekin.