Karrikaz karrika musika doinuak hedatuko dituzte Hilabeteko lehen larunbatetako ohiturari eutsiz, Malerreka kantuz martxoaren 2an, larunbatean eginen dute Legasan, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatua. Eguerdian plazan gelditu dira.
Larunbat arratsaldeko 4etan hasita, 200 euro eta ardo lotea izanen dute saritzat txapeldunek Bertze urte batez, Berako Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa irekia antolatu du martxoaren 2rako. Beti bezala sari potoloak izanen dira eta irabazleek 200 euro eta ardo lotea eramanen dute.
Hasteko, Virginia Imazen antzerki komikoa izanen dute Kultur Etxean larunbatean 19:30ean Azken urteotako arrakasta ikusirik, Ugarana Emakume Elkarteak aurten ere Emakume Langilearen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu. Urte luzez herriko nahiz auzoko emazteentzako ikastaroak eta ekimenak antolatzen aritu den taldeak, azken urteotan berdintasunaren aldeko kontzientziazio kanpainetan parte hartzen ari da. Ondorioz, Martxoaren 8ko datari begira, ekitaldiak biderkatzen ari dira herriko emakumeak urtez urte.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Goitarrak eta Fraindarrak baserriz baserri ibiliko dira eta astelehenean karrozen desfilea eginen dute Igande arratsaldean ateratzen diren zakozarrengatik dira ezagun Lesakako inauteriak, baina bertze hainbat ekitaldi izanen dituzten aurten, Ortzegun Gizeneko arraultze-arraultze eskearekin hasita. Arratsaldean, Guraso Elkartearen eskutik merienda izanen dute Tantirumairu ikastolan.
Ortzirale arratsean danborrada izanen dute eta larunbat eguerdi partean karrozen desfilea Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasiko dute besta eta arratsaldean oilarren ordua izanen da.
Igandean kintoen bazkariak izanen dituzte, astelehenean eskea auzoz auzo eta astearte eguerdian karroza eta mozorroen desfilea Ohikoa denez, Etxalarko inauteriak Ortzegun Goizean abiatuko dira, ttikienek eginen duten eskearekin eta Landagain eskolako ikasleek eginen dituzten antzerki eta dantzekin. Astelehenean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eta asteartean karroza eta mozorro desfilea eginen dute.
Asteazkena eta ortzeguna haurren egunak izanen dira eta ortziralean gazteek hartuko dute lekukoa Herriko gaztetxoek heldu den asteazkenean, hilaren 27an, hasiko dituzte inauteriak. Mozorroak jantzita herriko baserrietara joanen dira. Gurasoak lagun, eskean ibili ondotik, plazan txokolate beroa hartuko dute.
Ortziralean baserrietan eskea eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean karrozen desfilea Otsailaren 28tik martxoaren 2ra, ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak Donezteben. Ortzegun arratsean trikipoteoa eta afaria izanen dute, ortzirale goizean baserrietan eskea eta larunbat arratsaldean karrozen desfilea.
Martxoaren 1ean eta 2an, Lekarozko inauteriak izanen dituzte. Ortziralean auzo eta baserrietatik ibiliko dira gazteak; larunbatean, berriz, herriko etxeetan. Esker mila eman nahi diete eskea posible egiten duten etxe guztiei: «zuengatik mantentzen baita bizirik ohitura hau!».
Bertze herri ainitzetan bezala, martxoko lehendabiziko asteburuan izanen dira ihauteriak Saran. Larunbatean, martxoak 2, gazteak Gaztetxean bildu eta Olhalde, Ihalar, Istilarte, Lehenbizkai eta Elbarrun auzoetan ibiliko dira eskean. Gaua delarik itzuliko dira herriko plazara. Igandean, berriz, Olhain Ikastolak, San Josephe ikastetxeak eta eskola publikoak, Zazpiak Bat dantza taldearekin eta Gaztetxearekin antolatzen duten hitzordua hasiko da plazan. 11:00etatik goiti desfilea eginen da eta horrekin batera, Zanpantzarren auzia. Kantarik eta dantzarik ere ez da faltako eta taloak dastatzeko aukera ere izanen da. Horren ondotik, gazteek etxez etxe eskean segituko dute.
Astelehenean, berriz, inauteriak ospatuko dituzte ttikienek, gazteek ilbeltzean egin zuten bezala Martxoaren 2an, berriz, Anizen Orakunde Eguna izanen dute. 10:00etan bilduko dira eta musikarien konpainian Askagaindik hasiko dira haur eta gurasoak etxez etxe; etxeetan jatera ematen zaie haurrei, eta horrez gain, inauterietan gazteek egiten duten gisa berean, haurrek zaretoa izanen dute puskak biltzeko. Bildutako puskekin afaria eta txokolatea prestatuko da elkartean bertaratzen diren guztiendako.