Hilabeteko azken igandean euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte Tantirumairu ikastola eta Irain Eskolako guraso elkarteek Lesakako Tantirumairu Ikastola eta Irain eskolako gurasoe, Udalaren laguntzaz, zinema arratsaldea antolatu dute igande honetarako ere. Lehenbiziko saioan, 16:30ean, adin guztientzako egokia den Small Foot eskainiko dute eta bigarrenean, 18:00etan, 80 egunean, 12 urtetik goitikoendako egokia. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da.
‘Los increibles II’ 16:30ean eta ‘Ha nacido una estrella’ 18:30ean Otsailaren 24an, heldu den igandean, bi film pantailaratuko dituzte Doneztebeko zineman. Erreka Guraso Elkarteak antolatuta, 16:30ean Los increibles II filma eskainiko dute. 18:30ean, berriz, Udalak antolatuta, Ha nacido una estrella. Lehen emanaldira joan nahi dutenek sarrera euro bat ordaindu beharko dute; bigarrenera joan nahi dutenek, berriz bi euro. Bigarren emanaldi horretatik lortutako dirua MPS elkarteari emanen diote, gaixotasun arraroen ikerketak garatzen laguntzeko.
Otsailaren 24an eginen du emanaldia Emaitza taldeak Kultur Etxean eta sarrerak salgai daude dagoeneko Aitzinekoetan sarrera guztiak agortu zirela eta, hirugarren aldiz ‘La buena, la mala, la ergela y la madre que las parió’ antzezlana eskainiko du Berako Emaitza antzerki taldeak otsailaren 24an Berako Kultur Etxean, Kultur Batzordeak eta Udalak antolatuta. Igande horretan 19:00etan hasiko da emanaldia, baina sarrerak dagoeneko salgai daude, 4 eurotan Agara prentsa dendan.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Ikastaro teoriko-praktikoan emozioak zer diren ikasi eta horiek lantzeko baliabideak garatuko dituzte Abarun aterpetxean Adimen emozionala ezagutu eta lantzeko aukera izanen dute asteburuan, otsailaren 23tik 24ra, Aurtitzko Abarun aterpetxean. Ikastaro teoriko-praktikoa izanen da, eta bertzeak bertze, «adimen emozionalaren gakoak eta gaitasunak» landuko dituzte, «era praktikoan bizitzarako tresnak eskuratuz».
Azken urte hauetan bezala, Zaku Zaharrak elkarteak Senpereko ihauteriak antolatu ditu. Usaiako egitarauari atxiki zaizkio oro har, eta aldaketa gutti eman nahi izan dute. Otsaileko lehen hiru larunbatetan, gazteek auzoetako senpertarrei xingar eta arraultzak eskatuko dizkiete: hilaren 2an Urgurrin, 9an Ibarrunen eta 16an Hergarain. Baina egun handia larunbat hau izanen da.
Larunbatean 20:00etan Katakun joko dute eta ondotik DJ sesioa izanen da. Joseba Irazoki & Lagunak taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 23an, larunbatean 20:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan. Ondotik, 23:00etatik aitzinera DJ sesioa izanen da, Le Petite K eta Zumitrenkorekin.