Asteazkena, otsailak 20



09:00

Landaketa pedagogikoa Goizuetan otsailaren 20an

Leitzaldea

Udalaren laguntzaz, aurten ere, eskolako ikasleek landaketa pedagogikoa eginen dute.

Landaketa pedagogikoa Goizuetan otsailaren 20an

Udalaren laguntzaz, aurten ere, eskolako ikasleek landaketa pedagogikoa eginen dute.


19:00

Berako bestak antolatzeko lehen bilera irekia

Beralandeta, Bera | Bilerak

Asteazkenean 19:00etan Beralandetan  Oraindik urruti daudela iruditu arren, 2019ko bestak prestatzen hasteko tenorea dela jakinarazi dute Berako Kultur Batzordetik. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin dute, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteazkenean izanen da, otsailak 20, 19:00etan Beralandetan. «Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!», diote Kultur Batzorderik

Berako bestak antolatzeko lehen bilera irekia Beralandeta

Asteazkenean 19:00etan Beralandetan 

Oraindik urruti daudela iruditu arren, 2019ko bestak prestatzen hasteko tenorea dela jakinarazi dute Berako Kultur Batzordetik. Aurtengo bestak ere arrakastatsuak eta parte-hartzaileak izan daitezen, bestetako lehenbiziko bileran parte hartzeko gonbitea egin dute, ideia eta ekarpen guztiak ongi etorriak izanen direlako. Bilera idekia da. Bilera asteazkenean izanen da, otsailak 20, 19:00etan Beralandetan. «Gero ez erran ez duzula izan parte hartzeko aukerarik!», diote Kultur Batzorderik


20:00

Martxoaren 8ko greba feminista informazione bilera irekia

Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoa (Koskontako Bidea 7, 2.), Bortziriak Lesaka | Bilerak

Asteazkenean 20:00etan erabilera anitzeko udal aretoan ‘Heteropatriarkatu kapitalistari planto!’ goiburupean martxoaren 8rako deitua dagoen greba feministaz informatzeko, emakume eta gizonentzako bilera irekia antolatu du Lesakako Emakume Taldeak otsailaren 20an, asteazkenean 20:00etan Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.).

Martxoaren 8ko greba feminista informazione bilera irekia Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoa (Koskontako Bidea 7, 2.)

Asteazkenean 20:00etan erabilera anitzeko udal aretoan

‘Heteropatriarkatu kapitalistari planto!’ goiburupean martxoaren 8rako deitua dagoen greba feministaz informatzeko, emakume eta gizonentzako bilera irekia antolatu du Lesakako Emakume Taldeak otsailaren 20an, asteazkenean 20:00etan Lesakako Udalaren Erabilera Anitzeko aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.).



01:00
23:00

Inauterietako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 

Inauterietako argazki lehiaketa

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 



15:26

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Leitzaldea

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.



17:00
20:00

Komorebi erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana  Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.

Komorebi erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana 

Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.


19:00
22:30

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben

Herrigunean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben Herrigunean

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



11:00
13:30

Menopausia tailerra

Elizondoko Osasun Etxea, Baztan Elizondo | Tailerrak

Elizondoko Osasun Zentroan menopausia tailerra eskainiko dute otsailaren 13an eta 20an, 11:00etatik 13:30era. Izena emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581832 telefonora deitu.

Menopausia tailerra Elizondoko Osasun Etxea

Elizondoko Osasun Zentroan menopausia tailerra eskainiko dute otsailaren 13an eta 20an, 11:00etatik 13:30era. Izena emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581832 telefonora deitu.



08:00
12:00

Arbolaren Eguna Lesakan

Gardelkobagoeta, Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Gardelkopagoeta inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 16an eta 23an Lesakako Gardelkopagoeta inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hurrengoan, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan.

Arbolaren Eguna Lesakan Gardelkobagoeta

Gardelkopagoeta inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 16an eta 23an Lesakako Gardelkopagoeta inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hurrengoan, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan.