Igandea, otsailak 17



18:00

'Aurrepirinioetatik Europako gailurrera' dokumentera

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Dokumentalak

Igandean 18:00etan Kataku herri ostatuan Ibai Iturria, Imanol Moreno eta Ugaitz Ado beratarrek eta Xabi Etxegarai lesakarrak Europako mendirik garaiena den Elbrus (5.642 metro) zapaldu zuten joan den urteko ekainaren 23an. Espedizio horren nondik norakoak biltzen dituen ‘Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera’ dokumentala eskainiko dute otsailaren 17an, igandean 18:00etan Berako Kataku herri ostatuan.

'Aurrepirinioetatik Europako gailurrera' dokumentera Kataku herri ostatua

Igandean 18:00etan Kataku herri ostatuan

Ibai Iturria, Imanol Moreno eta Ugaitz Ado beratarrek eta Xabi Etxegarai lesakarrak Europako mendirik garaiena den Elbrus (5.642 metro) zapaldu zuten joan den urteko ekainaren 23an. Espedizio horren nondik norakoak biltzen dituen ‘Aurrepirinioetatik, Europako gailurrera’ dokumentala eskainiko dute otsailaren 17an, igandean 18:00etan Berako Kataku herri ostatuan.


19:00

Mairu antzerki tailerraren 'Txoriak eta zauriak'

Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea, Irurita | Antzerkiak

Igandean 19:00etan eskainiko du Mairu Antzerki tailerrak Gizarte Bilgunean Mairu Antzerki Tailerrak Txoriak eta zauriak helduendako antzezlana eskainiko du otsailaren 17an Iruritako Gizarte Bilgunean, igandean 19:00etan hasita. 1940an, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean aritu ziren frankismoko bi preso dira protagonistak.

Mairu antzerki tailerraren 'Txoriak eta zauriak' Damaso Zabalza Gizarte Bilgunea

Igandean 19:00etan eskainiko du Mairu Antzerki tailerrak Gizarte Bilgunean

Mairu Antzerki Tailerrak Txoriak eta zauriak helduendako antzezlana eskainiko du otsailaren 17an Iruritako Gizarte Bilgunean, igandean 19:00etan hasita. 1940an, Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean aritu ziren frankismoko bi preso dira protagonistak.



01:00
23:00

Inauterietako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 

Inauterietako argazki lehiaketa

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 



15:26

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Leitzaldea

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.



17:00
20:00

Komorebi erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana  Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.

Komorebi erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana 

Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.


19:00
22:30

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben

Herrigunean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben Herrigunean

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



11:00
13:30

Menopausia tailerra

Elizondoko Osasun Etxea, Baztan Elizondo | Tailerrak

Elizondoko Osasun Zentroan menopausia tailerra eskainiko dute otsailaren 13an eta 20an, 11:00etatik 13:30era. Izena emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581832 telefonora deitu.

Menopausia tailerra Elizondoko Osasun Etxea

Elizondoko Osasun Zentroan menopausia tailerra eskainiko dute otsailaren 13an eta 20an, 11:00etatik 13:30era. Izena emateko Elizondoko Osasun Zentrora joan behar da edo 948 581832 telefonora deitu.



09:00
07:00

Arantzako inauteriak

Bortziriak Arantza | Ospakizunak

Mozorro zuriek ortzegun goizean eginen dute bisita eskolara, baserri auzoetara puska biltzera abiatu aitzinetik Arantzako inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 14tik 16ra. Ohiturari eutsiz, ortzegunean eskolara bisita eginen dute mozorro zuriek eta bizkarrekoak paratu ondotik, baserriz baserriko puska biltzeari ekinen diote, inauteriak hasteko. Ortzirale arratsean bertso afaria eta emakumeen afariak izanen dituzte eta larunbatean herri-kirol erakustaldia.

Arantzako inauteriak

Mozorro zuriek ortzegun goizean eginen dute bisita eskolara, baserri auzoetara puska biltzera abiatu aitzinetik

Arantzako inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 14tik 16ra. Ohiturari eutsiz, ortzegunean eskolara bisita eginen dute mozorro zuriek eta bizkarrekoak paratu ondotik, baserriz baserriko puska biltzeari ekinen diote, inauteriak hasteko. Ortzirale arratsean bertso afaria eta emakumeen afariak izanen dituzte eta larunbatean herri-kirol erakustaldia.



08:00
12:00

Arbolaren Eguna Lesakan

Gardelkobagoeta, Bortziriak Lesaka | Ospakizunak

Gardelkopagoeta inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 16an eta 23an Lesakako Gardelkopagoeta inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hurrengoan, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan.

Arbolaren Eguna Lesakan Gardelkobagoeta

Gardelkopagoeta inguruan azpiegitura lanak eginen dituzte larunbat honetan eta zuhaitzak landatu hurrengoan

Arbolaren Eguna antolatu dute otsailaren 16an eta 23an Lesakako Gardelkopagoeta inguruan. Lehenbiziko larunbatean, eremua garbitu, piketeak sartu, zerrakura egin eta gisako lanetan ariko dira. Hurrengoan, berriz, zuhaitzak landatuko dituzte.  Helduak 08:00etan abiatuko dira eta haurrak 09:00etan.


13:00
05:00

Beintza-Labaiengo inauteriak

Malerreka Beintza-Labaien | Ospakizunak

Larunbat eguerdian haurrendako bazkaria izanen da Herriko Ostatuan eta iluntzean afaria eginen dute Itturrondo elkartean Inauteriak ate joka dituzte beintza-labaiendarrek. Hirugarren larunbatean, otsailaren 16an, ospatuko dituzte aurten. Herriko gazte eta helduek Itturrondo elkartean afalduz  eginen diete keinu. Dena dela, gainontzeko herritarrentzat ere izanen da jarduerarik. Egun berean, eguerdian, haurren eta gaztetxoen txanda izanen da. Herriko Ostatuan bilduko dira eta bertan bazkalduko dute. 

Beintza-Labaiengo inauteriak

Larunbat eguerdian haurrendako bazkaria izanen da Herriko Ostatuan eta iluntzean afaria eginen dute Itturrondo elkartean

Inauteriak ate joka dituzte beintza-labaiendarrek. Hirugarren larunbatean, otsailaren 16an, ospatuko dituzte aurten. Herriko gazte eta helduek Itturrondo elkartean afalduz  eginen diete keinu. Dena dela, gainontzeko herritarrentzat ere izanen da jarduerarik. Egun berean, eguerdian, haurren eta gaztetxoen txanda izanen da. Herriko Ostatuan bilduko dira eta bertan bazkalduko dute. 


14:00
07:00

Gizakunde Eguna Erratzun eta Arizkunen

Baztan | Ospakizunak

Arratsean etxez etxe ibili ondotik, Jantzilo epaituko, eta hala erabakitzen bada, erreko dute Otsailaren 16an Gizakunde Eguna ospatuko dute Errantzun eta Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatuta. Larunbateko ospakizuna Erratzuko Etxelebert elkartean eginen duten bazkariarekin hasiko da. 18:00etan Erratzutik Arizkunerako bidean abiatu eta etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Arizkungo elkartean afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan, horrela erabakitzen bada. 22:30 aldera afaria izanen dute elkartean eta gauerditik aitzinera bestak Gamioxarrean izanen du segida.

Gizakunde Eguna Erratzun eta Arizkunen

Arratsean etxez etxe ibili ondotik, Jantzilo epaituko, eta hala erabakitzen bada, erreko dute

Otsailaren 16an Gizakunde Eguna ospatuko dute Errantzun eta Arizkunen, Jo ala Jo elkarteak antolatuta. Larunbateko ospakizuna Erratzuko Etxelebert elkartean eginen duten bazkariarekin hasiko da. 18:00etan Erratzutik Arizkunerako bidean abiatu eta etxez etxeko eskea eginen dute. Geldialdietan sagardantza eta mozorrodantzak eskainiko dituzte. Arizkungo elkartean afaldu baino lehen Jantziloren epaiketa eta erretzea eginen dute plazan, horrela erabakitzen bada. 22:30 aldera afaria izanen dute elkartean eta gauerditik aitzinera bestak Gamioxarrean izanen du segida.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»