12:30an hasita, Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteroak taldeen eskutik Normalean Elizondoko plazan izan dute hitzordua, baina oraingoan, Baztango Dantzariak eta Elizondoko Gaiteroak taldeen eskutik Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larrain-dantza, Gaita…) Arizkungo plazan izanen dira otsailaren 10ean, igandean 12:30ean.
Zineman ikusi ahal izanen dira, 16:30ean hasita Heldu den igandean, otsailaren 10ean, bi film eskainiko dituzte Doneztebeko zineman. 16:30ean hasiko dira eta Banpiro txikia eskainiko dute lehendabizi. Ondotik, 18:30ean Oreina ikusi ahal izanen da.
Igandean 17:30ean hasiko da bigarren saioa Urdazubiko Kultur Etxean Abiatzear da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Larunbatean jokatuko da Tuteran lehen final-laurdena, eta igandean bigarrena, Urdazubin. Guztira, lau final-laurden izanen ditu txapelketak, eta horiek igarota hasiko da finalaurrekoen fasea.
Igandean 19:00etan hasita Arizkunenean Castillo Suarez, Asier Serrano eta Antxon Sarasuak Zerua berun izeneko errezitaldia eskainiko dute igande honetan, otsailak 10, Elizondoko Arizkunenean. Emanaldia izen bereko helduendako album ilustratuan oinarritua dago eta 19:00etan hasiko da. Testua Castillo Suarezena da, irudiak Maite Mutuberriarenak eta musika Asier Serrano eta Antxon Sarasuarena.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Thursday’s Pussy Dogs, Iruñeko erotic fresh psychedelic rock taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 9an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.