Inauterietako ospakizunak egun bakarrera mugatuko dituzte aurten Donamarian eta larunbat honetan, otsailak 9, ospatuko dituzte. Goizean gazteak etxez etxe ibiliko dira herriko trikitilariekin. Gauean, Herriko Ostatuan afaria eginen dute eta ondotik, Ander DJak musika paratuko du.
Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:00etatik 13:30era eskolako arkupeetan Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen hilabeteroko merkatua izanen da otsailaren 9an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupeetan.
Aroztegiko lurrak kudeatzen dituen konpentsazio batzordeak urbanizazio lanak esleitzeko prozedura publikoa abiatu duela salatuko dute larunbat eguerdian
Arizkunenean eginen dute, 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarrenean Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ez-ohiko batzarrera deitu ditu bazkideak otsailaren 9rako. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen dute, 18:00etan lehenbiziko deialdian eta 18:30ean bigarrenean.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Ortziralean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Ainara LeGardon musikari bilbotarrak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an, ortziralean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.
Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Thursday’s Pussy Dogs, Iruñeko erotic fresh psychedelic rock taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 9an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.