Ortziralean 19:00etan ‘Exit: la de emergencia’ antzezlana eskainiko du La que tú me haces antzerki taldeak La que tú me haces antzerki taldeak ‘Exit: la de emergencia’ antzezlana eskainiko du gaztelaniaz otsailaren 8an, ortziralean 19:00etan Elizondoko Gaztetxean. Josune Gorostegik zuzendutako antzezlana da, Marijo Landaburu eta Iñaki Moral aktoreekin. Sarrera doan izanen da.
Ortzirale arratseko 8etan medikuaren etxean. Abenduan eta ilbeltzean egindako batzarretan Baztango hamabortz herrietatik hamalautan alkateak aukeratu zituzten. Arizkunen, aldiz, oraingoz ez da inor prest agertu alkate izateko. Beraz, ordenantzek agintzen duten bezala eta Baztango Batzar Orokorreko lehendakariak deituta, otsailaren 8an, ortziralean 20:00etan Arizkungo medikuaren etxean batzarra eginen dute, herriko alkatea hautatzen saiatzeko.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Ortziralean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Ainara LeGardon musikari bilbotarrak kontzertua eskainiko du otsailaren 8an, ortziralean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.