Igandea, otsailak 3



11:00

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua'

Baztan pilotalekua, Elizondo | Ikuskizunak

Baztan pilotalekuan eskainiko dute bere azken lana eta sarrerak salgai daude  Pirritx, Porrotx eta Marimotots Elizondon izanen dira otsailaren 3an, 11:00etan, Baztan pilotalekuan, 'Musua', beraien azken lana eskaintzen. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia. Sarrerak salgai daude Elizondon, Axularren eta Fantxiken, Donezteben Cafen, Lesakan Haizea kafetegian eta Beran Errekalden. 3 urte artekoen sarrerak 2 euroan, 3 urtetik goitikoendako sarrerak 6 euroan.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua' Baztan pilotalekua

Baztan pilotalekuan eskainiko dute bere azken lana eta sarrerak salgai daude 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Elizondon izanen dira otsailaren 3an, 11:00etan, Baztan pilotalekuan, 'Musua', beraien azken lana eskaintzen. Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu du emanaldia. Sarrerak salgai daude Elizondon, Axularren eta Fantxiken, Donezteben Cafen, Lesakan Haizea kafetegian eta Beran Errekalden. 3 urte artekoen sarrerak 2 euroan, 3 urtetik goitikoendako sarrerak 6 euroan.


16:30

Zinema saio bikoitza igandean Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Zinema

Teresa eta galtzagorria eta Handia filmak ikusi ahal izanen dira Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasi zen iaz, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Aurten, Irain eskolako gurasoekin batera antolatuko dute. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte, baina oraingoan, hileko lehen igandean, otsailaren 3koa izanen da urteko lehen saioa. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.

Zinema saio bikoitza igandean Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Teresa eta galtzagorria eta Handia filmak ikusi ahal izanen dira

Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasi zen iaz, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Aurten, Irain eskolako gurasoekin batera antolatuko dute. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte, baina oraingoan, hileko lehen igandean, otsailaren 3koa izanen da urteko lehen saioa. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.


18:00

'Pumori, mendiaren alaba' filma

Doneztebeko zinema, Malerreka Doneztebe | Dokumentalak

Igandean 18:00etan hasiko den emanaldira sartzeko 5 euro ordaindu beharko da eta dirua SO Himalaya elkartera bideratuko dute Otsailaren 3an, Igandean 18:00etatik antzinera Pumori, mendiaren alaba dokumentalaren proiekzioa ikusteko aukera izanen da Doneztebeko Zineman, Erreka elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin antolatua. 

'Pumori, mendiaren alaba' filma Doneztebeko zinema

Igandean 18:00etan hasiko den emanaldira sartzeko 5 euro ordaindu beharko da eta dirua SO Himalaya elkartera bideratuko dute

Otsailaren 3an, Igandean 18:00etatik antzinera Pumori, mendiaren alaba dokumentalaren proiekzioa ikusteko aukera izanen da Doneztebeko Zineman, Erreka elkarteak, Doneztebeko Udalaren laguntzarekin antolatua. 



12:00
18:00

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Malerreka | Ospakizunak

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 



01:00
23:00

Inauterietako argazki lehiaketa

Mendialdea | Lehiaketak

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 

Inauterietako argazki lehiaketa

Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu. 



15:26

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Leitzaldea

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.

Informatika ikastaroa urtarrilaren 29tik aurrera Goizuetan

Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.



17:00
20:00

Komorebi erakusketa Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana  Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.

Komorebi erakusketa Arizkunenean Arizkunenea

Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana 

Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.


19:00
22:30

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben

Herrigunean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben Herrigunean

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.


14:57
02:00

Bertso-afaria Lekarozko Larraldea sagardotegian

Larraldea, Senpere | bertso-saioa

Haritz Mujikaren, Jon Maiaren eta Xabier  Maiaren bertsoek girotuko dute mahai-ingurua. 

Bertso-afaria Lekarozko Larraldea sagardotegian Larraldea

Haritz Mujikaren, Jon Maiaren eta Xabier  Maiaren bertsoek girotuko dute mahai-ingurua. 


23:00
01:00

Dama taldea Katakun

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Dama taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 2an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.  Bortziriak, Malerreka eta Baztan elkartzen dituen taldeak egurra banatuko du larunbatean Katakun neguari aurre egin asmoz.  

Dama taldea Katakun Kataku herri ostatua

Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan

Dama taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 2an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.  Bortziriak, Malerreka eta Baztan elkartzen dituen taldeak egurra banatuko du larunbatean Katakun neguari aurre egin asmoz.