Herriko dantzarien saioa eta egur-probak izanen dituzte goizean herriko plazan eta bazkaria Maialen Lujanbio eta Agin Laburu bertsolariekin Inauteriak borobiltzeko Kontu Eguna izanen dute otsailaren 2a, larunbata, iturendarrek. Egindako otorduak eta musikariak ordaintzeko hitzorduaren bueltan, egun osoko egitaraua antolatu dute.
Larunbatean 11:30ean Beralandetan, Zubialde Patxakak mindegiko Juan Gamiok solastuko du Sagar basatik sortutako landareak eta bertako barietate zaharrak goiburupean solasaldia eskainiko du Beintza-Labaiengo Zubialde Patxakak mindegiko Juan Gamiok Beran. Otsailaren 2an, larunbatean 11:30ean izanen dute hitzordua Beralandetan.
Kalez kale musika doinuak hedatuko dituzte larunbat eguerdian plazatik abiatuta Hilabeteko lehen larunbatetako ohiturari eutsiz, Malerreka kantuz otsailaren 2an, larunbatean eginen dute Eratsunen, Malerrekako Mankomunitateko Euskara Batzordeak antolatua. Eguerdian plazan gelditu dira.
Estitxu Pinatxo Olaziregi abeslari beratarraren eta Mikel Santxez Etxegia gitarra-jotzaile lesakarraren eskutik.
Larunbatean 19:00etan eskainiko dute solasaldia Sorginen Museoan Altsasuko gazteen gurasoak otsailaren 2an, larunbatean 19:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditoretza-gelan bilduko dira orain arteko gertaerak eta egungo egoera azaltzeko. Ondotik, denendako meriendatxoa eskainiko dute. Adierazi dutenez, duela gutti herritarrek bizitako «injustizia» gogoan dute, baita horren harira jasotako «laguntza» ere. Hortaz, Altsasukoekin berdin jokatu nahi dute: «atxikimendua eta laguntza eskainiz».
Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Ostiralean haurrentzako merienda izango dute eta larunbatean herriko gazteak baserriz baserri ibiliko dira inauterietan Otsaileko lehenengo egunetan inauteri haizeak astinduko du Areso. Otsailaren 1ean, ostiralean, 15:00etan haurrek eskolan prestatu duten mozorroa soinean jantzi eta kalejira egingo dute. Gero, merienda izango dute. 17:00etan trikitilariak izango dira plazan eta 18:00etan Lagun Artekoak herriko eskean aterako dira. Azken horiek 21:30ean afaltzeko elkartuko dira.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Azken urteetan inauteri ofizialekin batera ospatu dituzte inauteriak urroztarrek. Aurten, ordea, bilera egin ondotik, aitzineratzea adostu dute eta otsailaren 1ean eta 2an, ortzirale eta larunbatean, ospatuko dituzte. Herritarrek mozorroa prestatzeko denbora gutti izan arren, gogoa bizi-bizi dute.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Haritz Mujikaren, Jon Maiaren eta Xabier Maiaren bertsoek girotuko dute mahai-ingurua.
Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Dama taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 2an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan. Bortziriak, Malerreka eta Baztan elkartzen dituen taldeak egurra banatuko du larunbatean Katakun neguari aurre egin asmoz.