Josu Sanjurjo, Iban Garro, Julen Zelaieta eta Eneko Fernandez ariko dira ortziralean 17:30ean Arranoko ganbaran Otsailaren 9an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Txapelketa prestatzen hasteko simulakro-saioa antolatu dute Lesakan otsailaren 1ean. Ortziralean 17:30ean hasita, Arranoko ganbaran ariko dira kantari Josu Sanjurjo, Iban Garro eta Eneko Fernandez lesakarrak eta Julen Zelaieta beratarra. Maddi Ane Txoperena izanen da gai-jartzailea.
Toki Onako Guraso Elkarteak antolatu du ortziralean 18:00etatik 19:00etara Beralandetan Nicoren bidaia. Bizitza ikasgaiak izenburua duen solasaldia antolatu du Berako Toki Ona ikastetxeko Guraso Elkarteak, Berako Udalak eta Kultur Batzordeak lagunduta. Otsailaren 1ean, ortziralean 18:00etatik 19:00etara eskainiko dute solasaldia gazteleraz Beralandeta aretoan. Toki Onako Ikasle batzuei ere eskainiko zaie, klase ordutan.
18:00etan dute hitzordua Beralandetan
Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Ostiralean haurrentzako merienda izango dute eta larunbatean herriko gazteak baserriz baserri ibiliko dira inauterietan Otsaileko lehenengo egunetan inauteri haizeak astinduko du Areso. Otsailaren 1ean, ostiralean, 15:00etan haurrek eskolan prestatu duten mozorroa soinean jantzi eta kalejira egingo dute. Gero, merienda izango dute. 17:00etan trikitilariak izango dira plazan eta 18:00etan Lagun Artekoak herriko eskean aterako dira. Azken horiek 21:30ean afaltzeko elkartuko dira.
Otsailean ikusgai izanen da Maiela Zurutuza eta Josu Jimenezen lana Maiela Zurutuzaren Komorebi erakusketa ikusgai izanen da otsailean liburutegi publikoan. Erakusketan agertzen diren haikuak Josu Jimenez Maiaren Gerezi Garaiko Haikuak liburutik ateratakoak dira. Nafar Ateneoko euskara eleduna da Jimenez.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Azken urteetan inauteri ofizialekin batera ospatu dituzte inauteriak urroztarrek. Aurten, ordea, bilera egin ondotik, aitzineratzea adostu dute eta otsailaren 1ean eta 2an, ortzirale eta larunbatean, ospatuko dituzte. Herritarrek mozorroa prestatzeko denbora gutti izan arren, gogoa bizi-bizi dute.