Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.
Larunbatean eskean ibiliko direnentzat Aurreran bazkaria izanen da eta igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran ibiliko dira Ostiraletik asteazkenera atsauretuen pestan murgilduko dira Leitzan. Ostiral arratsaldean umeen kalejira izanen da. Larunbatean Aurreran bazkaria izanen da eskean ibili direnentzat eta hortik aurrera, txoko guzietara hedatuko da inauterietako giroa. Igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira eta astelehen eta asteartean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.