Orm en el Reino de las Nieves eta Jurasic World filmak ikusteko aukera izanen dute.
Igandean 17:00etan Kultur Etxean, ‘Balio magikoak’ eskainiko du Oliver magoak Balio magikoak ikuskizun familiarraa eskainiko du hilaren 27an, igandean 17:00etan Kultur Etxean. Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatutako emanaldirako sarrera 6 euro) kostako da.
Igandean 19:00etan ‘Mujeres de carne y verso’ aurkeztuko dute Arizkunenean Mujer de carne y verso: musulmanas, judías y cristianas izenburupean, kontzertua eskainiko dute Begoña Olabide eta Javier Bergiak igande honetan, urtarrilaren 27an. Musika emanaldia Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean izanen da, 19:00etan, 2019ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan.
Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak.
Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortziralean eta larunbatean eta eskolan ere izanen dituzte ospakizunak Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortziral goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere hogeitabosgarren urtez afaria izanen dute ortziral arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte.
Larunbatean eskean ibiliko direnentzat Aurreran bazkaria izanen da eta igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran ibiliko dira Ostiraletik asteazkenera atsauretuen pestan murgilduko dira Leitzan. Ostiral arratsaldean umeen kalejira izanen da. Larunbatean Aurreran bazkaria izanen da eskean ibili direnentzat eta hortik aurrera, txoko guzietara hedatuko da inauterietako giroa. Igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira eta astelehen eta asteartean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean.
‘Joaldunak, protagonistas de un rito’ ikusgai izanen da elkartean Marienna García-Gallo argazkilariaren ‘Joaldunak, protagonitas de un rito’ (Joaldunak, erritu baten protagonista) argazki erakusketa ikusgai izanen da urtarrilaren 26an, larunbat arratsaldeko 4:30etik aitzinera Aurtizko elkartean.