Ostirala, urtarrilak 25



19:30

'Pumori, mendiaren alaba' filma

Berako Kultur Etxea, Bera | Dokumentalak

Ortziralean 19:30ean Kultur Etxean eginen den emanaldiaren sarrerako diru guztia SOS Himalaya Fundazioarentzako izanen da  “Pumori, mendiaren alaba” filma eskainiko dute ortzirale honetan, urtarrilak 25, 19:30ean Berako kultur etxean. Baleukok produzitutako zintak Alex Txikon-en kolaborazioa eta EITB-ren finantzaketa izan ditu, eta Manttale Mendi Lasterketa Taldearen eskutik dator.

'Pumori, mendiaren alaba' filma Berako Kultur Etxea

Ortziralean 19:30ean Kultur Etxean eginen den emanaldiaren sarrerako diru guztia SOS Himalaya Fundazioarentzako izanen da 

“Pumori, mendiaren alaba” filma eskainiko dute ortzirale honetan, urtarrilak 25, 19:30ean Berako kultur etxean. Baleukok produzitutako zintak Alex Txikon-en kolaborazioa eta EITB-ren finantzaketa izan ditu, eta Manttale Mendi Lasterketa Taldearen eskutik dator.


20:00

Herri-batzarra Areson

Aresoko udaletxea, Leitzaldea Areso | Bilerak

Ostiralean 20:00etan aurrekontuetaz eta udal hauteskudeetaz ariko dira udaletxean Aresoko Udalak herri-batzarra egingo du heldu den ostiralean, urtarrilaren 25ean. 20:00etan  zehaztu dute hitzordua eta udaletxean bilduko dira.  Adierazi dutenez, bi izanen dira bileran landuko dituzten gaiak. Alde batetik, Udalaren egungo egoera ekonomikoari eta 2019ko aurrekontuei erreparatuko diete; eta beste aldetik, 2019ko udal hauteskundeez hitz eginen dute. Udaletik herritar guztiei deialdia zabaldu nahi izan diete eta horien parte hartzea eskertuko dute.

Herri-batzarra Areson Aresoko udaletxea

Ostiralean 20:00etan aurrekontuetaz eta udal hauteskudeetaz ariko dira udaletxean

Aresoko Udalak herri-batzarra egingo du heldu den ostiralean, urtarrilaren 25ean. 20:00etan  zehaztu dute hitzordua eta udaletxean bilduko dira.  Adierazi dutenez, bi izanen dira bileran landuko dituzten gaiak. Alde batetik, Udalaren egungo egoera ekonomikoari eta 2019ko aurrekontuei erreparatuko diete; eta beste aldetik, 2019ko udal hauteskundeez hitz eginen dute. Udaletik herritar guztiei deialdia zabaldu nahi izan diete eta horien parte hartzea eskertuko dute.



12:00
18:00

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Malerreka | Ospakizunak

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 

Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubieta

Egunotako puska biltzeen ondotik, astelehenean Iturenen bilduko dira joaldunak eta mozorroak eta asteartean Zubietan

Inauteriak gain-gainean ditugu eta Ituren, Aurtitz eta Zubietan joare soinuak somatzen hasiak dira. Ortzegunean puskak bildu dituzte etxez-etxe Ituren eta Aurtitzen, baina Zubietan, igandean aterako dira lehen aldiz puxkak biltzera. Hala ere, astelehena eta asteartea izaten dira egun haundiak, eskean ez ezik joareak eta mozorroak ere desfilean ibiltzen direnak. 



09:00
18:00

Sunbillako inauteriak

Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortziralean eta larunbatean eta eskolan ere izanen dituzte ospakizunak Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortziral goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere hogeitabosgarren urtez afaria izanen dute ortziral arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte. 

Sunbillako inauteriak

Baserriz baserri eta herrian barna ibiliko dira gazteak ortziralean eta larunbatean eta eskolan ere izanen dituzte ospakizunak

Igandeko karroza desfilea da Sunbillako inauterietako ekitaldirik ezagunena, baina ortziral goizetik hasiko dira gazteak etxez etxeko eskearekin. Emakumeek ere hogeitabosgarren urtez afaria izanen dute ortziral arratsean eta eskolako ikasleek beraien harat-honatak eginen dituzte. 


15:00
17:00

Leitzako inauteriak

Leitzaldea Leitza | Ospakizunak

Larunbatean eskean ibiliko direnentzat Aurreran bazkaria izanen da eta igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran ibiliko dira Ostiraletik asteazkenera atsauretuen pestan murgilduko dira Leitzan. Ostiral arratsaldean umeen kalejira izanen da. Larunbatean Aurreran bazkaria izanen da eskean ibili direnentzat eta hortik aurrera, txoko guzietara hedatuko da inauterietako giroa. Igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira eta astelehen eta asteartean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean.

Leitzako inauteriak

Larunbatean eskean ibiliko direnentzat Aurreran bazkaria izanen da eta igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran ibiliko dira

Ostiraletik asteazkenera atsauretuen pestan murgilduko dira Leitzan. Ostiral arratsaldean umeen kalejira izanen da. Larunbatean Aurreran bazkaria izanen da eskean ibili direnentzat eta hortik aurrera, txoko guzietara hedatuko da inauterietako giroa. Igande eguerdian mozorro eta gurdiak kalejiran aterako dira eta astelehen eta asteartean auzoz auzo ibiliko dira gazteak eskean.


23:00
01:00

Mugaldekoak Band Katakun

Kataku herri ostatua, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Ortzirale arratseko 11etan hasita Kataku herri ostatuan Mugaldekoak Band taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 25ean, ortziralean 23:00etan Kataku Herri Ostatuan. Taldearen hiru diskoetatik kantuak aditzeko aukera izanen da.

Mugaldekoak Band Katakun Kataku herri ostatua

Ortzirale arratseko 11etan hasita Kataku herri ostatuan

Mugaldekoak Band taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 25ean, ortziralean 23:00etan Kataku Herri Ostatuan. Taldearen hiru diskoetatik kantuak aditzeko aukera izanen da.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»