Anizko Jauregiako Aitor Azkaratek eta Kristina Saralegi leitzarrak beraien esperientziaren berri emanen dute asteazkenean 18:00etan udaletxean Urtarrilaren 23an, asteazkenean, eginen dute Goizuetan herrian lan eta bizitzeko helburuz abiatu zen dinamikaren III. jardunaldia. Udaletxeko Batzar Aretoan izanen dute hitzordua, asteazkenean 18:00etan eta «besteen esperientziak ezagutuz ikasi nahi duen orori» luzatua diote bertaratzeko gonbidapena. Hirugarren jardunaldi honetan Anizko Aitor Azkarateren (Jauregia Esnekiak enpresako kidea) ibilbidea eta Kristina Saralegi (abeltzaina eta talogilea) leitzarraren esperientzia ezagutuko dituzte.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.