Goizean mezak ospatuko dituzte baselizan eta arratsaldean dantzaldia eta eskulangileen azoka izanen dira Plaza Zaharrean eta udaletxeko arkupetan Lesakan, Zubietan, Erratzun, Goizuetan edo Elizondon ospatu zuten ortzegunean San Antton eguna. Lesakako Endara auzoan igandean ere segida izanen du ospakizunak, San Antongo erromeriarekin.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.
Ilbeltzaren 19ko bazkarirako txartela hartzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi behar da (H)ilbeltza elkarteak antolatuta, eta Arizkungo Zurubi elkartearen, Anizko Mendiarte elkartearen, Arraioz Herriaren eta Erratzuko kultur elkartearen laguntzaz, hirugarren urtez Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute Baztanen, ilbeltzaren 14tik 20ra, astelehenetik igandera. Bertzeak bertze, hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema eta literatura, bazkaria, itzulia… izanen dituzte, hilaren 9an, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikiri elkartean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.
Larunbatean gosariaren ondotik etxez etxe puska biltzen ibiliko dira herriko eta Berroetako gazteak Asteazkenean (H)ilbeltzako solasaldia izanen dute Anizen eta ortziralean inaute-usaina hasiko da. Eskualdeko lehenbizikoetariko inauteriak izan ohi ditugu Anizkoak. Errege eguna igandearekin suertatu denez, asteburu bateko atsedena izanen da tartean.
Larunbat arratsaldean mozorrotzeko gaia ‘Heroiak’ izanen dute eta gauez afaria izanen dute soziedadean, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an ospatuko dituzte Elgorriagako inauteriak. Ortziralean, afaria izanen dute eta gero kantuz aritzeko aukera ere izanen dute. Larunbatean, gosaldu ondotik, herrian barna ibiliko dira, etxez etxe salda beroa hartuz. Arratsaldean, heroiak izanen da mozorrotzeko gaia. Soziedadean izanen dute afaria eta ondotik, Beñat Mitxelena Arantzako akordeoilariaren musika lagun, giro ederra izanen dute. Igandean ere gosaria izanen dute eta ondotik mozorroak ibiliko dira karrikaz karrika. Zozketa eta luntxarekin eta arratsaldean jokatuko den mus txapelketarekin akituko dituzte inauteriak Elgorriagan.