Larunbata, urtarrilak 19



19:00

'Ele, Lauaxeta Lorca' Harriondoan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Ikuskizunak

Jon Maia, Jesús Prieto Pitti, Ana Salazar eta Gorka Hermosa izanen dira protagonista Harriondoan Garcia Lorca andaluziarraren eta Lauaxeta euskaldunaren ibilbidea nolabait biltzen duen ‘Ele’ ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 19an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Jon Maia, Jesus Prieto Pitti eta Gorka Hermosa dira emanaldiko protagonistak. Ikuskizunerako sarrerak 8 eurotan salgai daude Telletxea eta Xagu liburudendentan eta Turismo Bulegoan.

'Ele, Lauaxeta Lorca' Harriondoan Harriondoa Kultur Etxea

Jon Maia, Jesús Prieto Pitti, Ana Salazar eta Gorka Hermosa izanen dira protagonista Harriondoan

Garcia Lorca andaluziarraren eta Lauaxeta euskaldunaren ibilbidea nolabait biltzen duen ‘Ele’ ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 19an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Jon Maia, Jesus Prieto Pitti eta Gorka Hermosa dira emanaldiko protagonistak. Ikuskizunerako sarrerak 8 eurotan salgai daude Telletxea eta Xagu liburudendentan eta Turismo Bulegoan.


19:00

Pallasos en Rebeldía taldearen ikuskizuna Arizkunen

Frontoia, Bortziriak | Ikuskizunak

Errefuxiatuen gaia lantzen duen ikuskizuna herriko frontoian eskainiko da 19:00etan

Pallasos en Rebeldía taldearen ikuskizuna Arizkunen Frontoia

Errefuxiatuen gaia lantzen duen ikuskizuna herriko frontoian eskainiko da 19:00etan


19:30

Sunbillako abesbatzaren lehen kontzertua

Sunbillako eliza, Malerreka Sunbilla | Kontzertuak

Larunbat arratseko 7:30ean elizan, Isabel Lakarren gidaritzapean  Sunbillako abesbatzak bere lehen kontzertua eskeiniko du herriko elizan, urtarrilaren 19an, larunbatean 19:30ean Isabel Lakarren gidaritzapean.

Sunbillako abesbatzaren lehen kontzertua Sunbillako eliza

Larunbat arratseko 7:30ean elizan, Isabel Lakarren gidaritzapean 

Sunbillako abesbatzak bere lehen kontzertua eskeiniko du herriko elizan, urtarrilaren 19an, larunbatean 19:30ean Isabel Lakarren gidaritzapean.


23:00

Oscar Linares&Victor Barceloren musika emanaldia

Elizondoko Erlategi elkartea, Baztan Elizondo | Kontzertuak

Erlategi elkartean solasaldia (19:00) eta musika emanaldia (23:00) antolatu dituzte Baztango Blues Elkarteak antolatuta ilbeltzaren 19an blues doinuei lotutako hitzordu bikoitza izanen dute Elizondoko Erlategi elkartean. Hasteko, larunbatean 19:00etan Son House Preaxhin The blues izeneko hitzaldia izanen dute eta gero, 23:00etan, Oscar Linares&Victor Barceloren musika emanaldia.

Oscar Linares&Victor Barceloren musika emanaldia Elizondoko Erlategi elkartea

Erlategi elkartean solasaldia (19:00) eta musika emanaldia (23:00) antolatu dituzte

Baztango Blues Elkarteak antolatuta ilbeltzaren 19an blues doinuei lotutako hitzordu bikoitza izanen dute Elizondoko Erlategi elkartean. Hasteko, larunbatean 19:00etan Son House Preaxhin The blues izeneko hitzaldia izanen dute eta gero, 23:00etan, Oscar Linares&Victor Barceloren musika emanaldia.



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



16:00
18:00

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen  da Harriondoa Kultur Etxean  Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa Harriondoa Kultur Etxea

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen  da Harriondoa Kultur Etxean 

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.



19:30
21:00

(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea

Baztan | Besteak

Ilbeltzaren 19ko bazkarirako txartela hartzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi behar da (H)ilbeltza elkarteak antolatuta, eta Arizkungo Zurubi elkartearen, Anizko Mendiarte elkartearen, Arraioz Herriaren eta Erratzuko kultur elkartearen laguntzaz, hirugarren urtez Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute Baztanen, ilbeltzaren 14tik 20ra, astelehenetik igandera. Bertzeak bertze, hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema eta literatura, bazkaria, itzulia… izanen dituzte, hilaren 9an, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikiri elkartean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.

(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea

Ilbeltzaren 19ko bazkarirako txartela hartzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi behar da

(H)ilbeltza elkarteak antolatuta, eta Arizkungo Zurubi elkartearen, Anizko Mendiarte elkartearen, Arraioz Herriaren eta Erratzuko kultur elkartearen laguntzaz, hirugarren urtez Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute Baztanen, ilbeltzaren 14tik 20ra, astelehenetik igandera. Bertzeak bertze, hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema eta literatura, bazkaria, itzulia… izanen dituzte, hilaren 9an, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikiri elkartean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.



20:00
05:00

Anizko inauteriak

Baztan Aniz | Ospakizunak

Larunbatean gosariaren ondotik etxez etxe puska biltzen ibiliko dira herriko eta Berroetako gazteak  Asteazkenean (H)ilbeltzako solasaldia izanen dute Anizen eta ortziralean inaute-usaina hasiko da. Eskualdeko lehenbizikoetariko  inauteriak izan ohi ditugu Anizkoak. Errege eguna igandearekin suertatu denez, asteburu bateko atsedena izanen da tartean. 

Anizko inauteriak

Larunbatean gosariaren ondotik etxez etxe puska biltzen ibiliko dira herriko eta Berroetako gazteak 

Asteazkenean (H)ilbeltzako solasaldia izanen dute Anizen eta ortziralean inaute-usaina hasiko da. Eskualdeko lehenbizikoetariko  inauteriak izan ohi ditugu Anizkoak. Errege eguna igandearekin suertatu denez, asteburu bateko atsedena izanen da tartean. 


21:00
20:00

Elgorriagako inauteriak

Malerreka Elgorriaga | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean mozorrotzeko gaia ‘Heroiak’ izanen dute eta gauez afaria izanen dute soziedadean, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin   Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an ospatuko dituzte Elgorriagako inauteriak. Ortziralean, afaria izanen dute eta gero kantuz aritzeko aukera ere izanen dute. Larunbatean, gosaldu ondotik, herrian barna ibiliko dira, etxez etxe salda beroa hartuz. Arratsaldean, heroiak izanen da mozorrotzeko gaia. Soziedadean izanen dute afaria eta ondotik, Beñat Mitxelena Arantzako akordeoilariaren musika lagun, giro ederra izanen dute. Igandean ere gosaria izanen dute eta ondotik mozorroak ibiliko dira karrikaz karrika. Zozketa eta luntxarekin eta arratsaldean jokatuko den mus txapelketarekin akituko dituzte inauteriak Elgorriagan.

Elgorriagako inauteriak

Larunbat arratsaldean mozorrotzeko gaia ‘Heroiak’ izanen dute eta gauez afaria izanen dute soziedadean, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin

 

Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an ospatuko dituzte Elgorriagako inauteriak. Ortziralean, afaria izanen dute eta gero kantuz aritzeko aukera ere izanen dute. Larunbatean, gosaldu ondotik, herrian barna ibiliko dira, etxez etxe salda beroa hartuz. Arratsaldean, heroiak izanen da mozorrotzeko gaia. Soziedadean izanen dute afaria eta ondotik, Beñat Mitxelena Arantzako akordeoilariaren musika lagun, giro ederra izanen dute. Igandean ere gosaria izanen dute eta ondotik mozorroak ibiliko dira karrikaz karrika. Zozketa eta luntxarekin eta arratsaldean jokatuko den mus txapelketarekin akituko dituzte inauteriak Elgorriagan.