Gure seme-alabak harreman onetan hezitzea izanen du hizpide amaia Vazquez psikologoak astelehen arratsaldeko 5etan udalaren erabilera anitzeko aretoan Gure seme-alabak harreman onetan hezitzen solasaldia eskainiko du Amaia Vazquez Eguzkitza psikologo klinikoak urtarrilaren 14an, 17:00etan udalaren Erabilera Anitzeko Aretoan (Koskontako Bidea 7, 2.). Tantirumairu ikastolak antolatu du hitzaldia.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.
Ilbeltzaren 19ko bazkarirako txartela hartzeko ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi behar da (H)ilbeltza elkarteak antolatuta, eta Arizkungo Zurubi elkartearen, Anizko Mendiarte elkartearen, Arraioz Herriaren eta Erratzuko kultur elkartearen laguntzaz, hirugarren urtez Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute Baztanen, ilbeltzaren 14tik 20ra, astelehenetik igandera. Bertzeak bertze, hitzaldiak, mahai-inguruak, zinema eta literatura, bazkaria, itzulia… izanen dituzte, hilaren 9an, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikiri elkartean egindako aurkezpenean aipatu zutenez.