Igande honetan Urruxkamendira joanen dira Igande honetan, ilbeltzak 13, eginen du urteko lehenbiziko hitzordua Baztango Mendigoizaleak taldeak. 07:30ean Elizondoko plazatik abiatuta Urruxkamendira joanen dira.
Baztango Dantzariek eta Elizondoko Gaiteroek, Baztango udalaren laguntzaz antolatuta Bailableak (Muxikoak, Jotak, Larrain Dantza…) izanen dira urtarrilaren 13an, igandean 12:30ean Elizondoko plazan. Euria eginen balu frontoi estalian eginen lukete.
Bigarren emanaldietatik aterako den dirua MPS eritasun arraroaren elkarteari emanen zaio Erreka Guraso Elkarteak eta Doneztebeko Udalak antolatutako zinema emanaldie segida izanen dute 2019an ere eta dagoeneko, urtarrileko emanaldiak zein izanen diren zehaztu dituzte. Urtarrilaren 13an bi emanaldi burutuko dira: igandean 16:30ean Axel, heroi txikia (sarrera euro bat) eta 18:30ean Animales fantásticos y dónde encontrarlos. (sarrera bi euro). Bigarren emanaldietatik ateratako dirua MPS eritasun arraroaren elkarteari emanen zaio.
Igandean 19:00etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean Donostiako 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza programan bigarren saria eskuratu zuen Ni ala zu antzezlana taularatuko dute Joseba Usabiagak eta Iñaki Santosek urtarrilaren 13an, igandean 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango udaleko kultura batzordeak antolatu du emanaldia, 2019ko Arte eta Kultura programaren baitan.
Igandean 19:00etan Kataku herri ostatuan Estoniar menu berezia izanen dute urtarrilaren 13an, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Berako Kataku Herri ostatuan. Estoniatik, Tallin hiriburutik datorren Holy Motors taldeak kontzertua eskainiko du. Taldearen osagaiak: Rock psikodelikoa, soinu paisai baketsuak, western zinemaren ukituak, hiru gitarrista, bateria, ahotsa eta kilo bat reverb.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.