Kalera! dinamikak bi hitzordu antolatu ditu datozen egunetarako Baztanen. Urtezahar arratsean elkarretaratzea izanen da eta urtarrilaren 9an hitzaldia.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.
Urtarrilaren 11n Urtxola jatetxean bertso afaria izanen dute Mattin Salto eta Leitzako Aldatzea Komeni taldeekin Ortzirale honetan, Gure Irratiak bertso desafioa antolatu du Saran. Bi lurraldeetako talde txapeldunak elkartuko dituzte urtxola jatetxean. Xilaban nagusitu berri den Mattin Salto taldeak, Leitzako Aldatzea Komeni taldea izanen du parean, 2018ko Nafarroako bardoetako irabazleak.