Ostirala, urtarrilak 4



09:12

Jolasean musikala Gayarre antzokian

Gayarre antzokian, Baztan | Ikuskizunak

2019ko urtarrilaren 4an, 18:00etan dute hitzordua, Gayarre Antzokian Josu Elberdin konpositore pasaitarraren Jolasean musikala, Elizondoko Abesbatza Ttikiaren eskutik, Gayarre Antzokian izanen da ikusgai heldu den urtarrilaren 4an, 18:00etan. Apirilean estreinatu zen musikala, Elizondoko Baztan Pilotalekuan. Bi emanaldi eskaini zituzten eta bata zein bertzea, hagitz arrakastatsuak izan ziren. 

Jolasean musikala Gayarre antzokian Gayarre antzokian

2019ko urtarrilaren 4an, 18:00etan dute hitzordua, Gayarre Antzokian

Josu Elberdin konpositore pasaitarraren Jolasean musikala, Elizondoko Abesbatza Ttikiaren eskutik, Gayarre Antzokian izanen da ikusgai heldu den urtarrilaren 4an, 18:00etan. Apirilean estreinatu zen musikala, Elizondoko Baztan Pilotalekuan. Bi emanaldi eskaini zituzten eta bata zein bertzea, hagitz arrakastatsuak izan ziren. 


17:00

Iurgi magoa Elizondon ortziralean

Kasinon, Baztan | Ikuskizunak

Kasinon dute hitzordua 17:00etan.

Iurgi magoa Elizondon ortziralean Kasinon

Kasinon dute hitzordua 17:00etan.


19:00

'Erradikalak gara' ikuskizuna Elgorriagan ortziralean

Udaletxean, Malerreka Elgorriaga | Ikuskizunak

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldia udaletxeko lehenbiziko solairuan izanen da, 19:00etan.

'Erradikalak gara' ikuskizuna Elgorriagan ortziralean Udaletxean

Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen emanaldia udaletxeko lehenbiziko solairuan izanen da, 19:00etan.


19:00

Soma Cult taldearen kontzertua urtarrila 4an Leitzan

Atekabeltz, Leitza | Kontzertuak

Aurretik antolatua zuten pintxo-potea bertan behera utzi dute.

Soma Cult taldearen kontzertua urtarrila 4an Leitzan Atekabeltz

Aurretik antolatua zuten pintxo-potea bertan behera utzi dute.



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



16:00
23:00

'Negun Atekan hotzik ez' abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra Leitzan

Atekabeltz, Leitza

Ostegunean, 18:30ean, Orantzaroari buruzko hitzaldiarekin hasi eta urtarrilaren 4ko Soma Cult taldearen kontzertuarekin itxiko dute Eguberrietako egitaraua Aurten ere 'Negun Atekan hotzik ez' egitaraua antolatu dute leitzarrek. Atekabeltz gaztetxean denetariko ekitaldiak izanen dituzte: hitzaldiak, magia ikuskizuna, tailerrak, pintxopoteoa, kontzertuak. Abenduaren 20an hasiko dituzte ekitaldiak eta urtarrilaren 4an emanen diete amaiera. 

'Negun Atekan hotzik ez' abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra Leitzan Atekabeltz

Ostegunean, 18:30ean, Orantzaroari buruzko hitzaldiarekin hasi eta urtarrilaren 4ko Soma Cult taldearen kontzertuarekin itxiko dute Eguberrietako egitaraua

Aurten ere 'Negun Atekan hotzik ez' egitaraua antolatu dute leitzarrek. Atekabeltz gaztetxean denetariko ekitaldiak izanen dituzte: hitzaldiak, magia ikuskizuna, tailerrak, pintxopoteoa, kontzertuak. Abenduaren 20an hasiko dituzte ekitaldiak eta urtarrilaren 4an emanen diete amaiera. 


16:00
18:00

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Erakusketak

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen  da Harriondoa Kultur Etxean  Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa Harriondoa Kultur Etxea

Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen  da Harriondoa Kultur Etxean 

Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.



10:00
12:00

Sormen laborategia Baztanen

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroa izanen da  16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta sormen laborategia antolatu du Baztango Euskara Zerbitzuak, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko. Katubiko Oier Fuentes izanen da Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den ikastaroaren emailea. Izen-ematea azaroaren 29a baino lehen egin behar da, euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 580006 telefonora deituz.

Sormen laborategia Baztanen Arizkunenea

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroa izanen da 

16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta sormen laborategia antolatu du Baztango Euskara Zerbitzuak, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko. Katubiko Oier Fuentes izanen da Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den ikastaroaren emailea. Izen-ematea azaroaren 29a baino lehen egin behar da, euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 580006 telefonora deituz.