Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Ostegunean, 18:30ean, Orantzaroari buruzko hitzaldiarekin hasi eta urtarrilaren 4ko Soma Cult taldearen kontzertuarekin itxiko dute Eguberrietako egitaraua Aurten ere 'Negun Atekan hotzik ez' egitaraua antolatu dute leitzarrek. Atekabeltz gaztetxean denetariko ekitaldiak izanen dituzte: hitzaldiak, magia ikuskizuna, tailerrak, pintxopoteoa, kontzertuak. Abenduaren 20an hasiko dituzte ekitaldiak eta urtarrilaren 4an emanen diete amaiera.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.
16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroa izanen da 16 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta sormen laborategia antolatu du Baztango Euskara Zerbitzuak, bideoak sortu eta sare sozialetara igotzen ikasteko eta trebatzeko. Katubiko Oier Fuentes izanen da Arizkunenea Kultur Etxean eskainiko den ikastaroaren emailea. Izen-ematea azaroaren 29a baino lehen egin behar da, euskara@baztan.eus helbide elektronikora idatziz edo 948 580006 telefonora deituz.