Abenduaren 24an mendi-irteera izanen dute Eguberri giroa abenduaren 21etik aitzinera nabaria izanen da Donezteben. Emanaldiek, ikuskizunek eta bertzelako ateraldiek iragarriko dituzte oporrak. Firin Farandula antzerki taldearen ortziraleko emanaldia izanen da lehendabiziko hitzordua,18:30ean, zineman.
18:30ean hasiko dira partidak Azaroaren 30ean abiatu zen txapelketa eta urtarrilaren 13an bukatuko da. Bien bitartean, ostiralean, abenduaren 21ean, laugarren kanporaketa jokatuko dute. 18:30ean hasiko dira partidak. Lehendabizi gaztetxoak hasiko dira eta ondotik 22 urte baino guttiago dituztenak.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.
Ostegunean, 18:30ean, Orantzaroari buruzko hitzaldiarekin hasi eta urtarrilaren 4ko Soma Cult taldearen kontzertuarekin itxiko dute Eguberrietako egitaraua Aurten ere 'Negun Atekan hotzik ez' egitaraua antolatu dute leitzarrek. Atekabeltz gaztetxean denetariko ekitaldiak izanen dituzte: hitzaldiak, magia ikuskizuna, tailerrak, pintxopoteoa, kontzertuak. Abenduaren 20an hasiko dituzte ekitaldiak eta urtarrilaren 4an emanen diete amaiera.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
27 | 28 | 29 | 30 | 31 |