Ortzegun arratsaldeko 7:30ean Amezti elkartean izanen da Iñaki Etxeleku egilea Abenduaren 20an ZAD bizi dutenen ahotik liburua aurkeztuko dute Elizondoko Amezti elkartean. Iñaki Etxeleku Thikoipe egilea bertan izanen da. Hitzordua ortzegunean 19:30ean izanen da eta Amezti elkarteak, Idazleekin Solasean ekimenak eta Aroztegia eta gero zer? plataformak antolatu dute.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.
Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.
Ostegunean, 18:30ean, Orantzaroari buruzko hitzaldiarekin hasi eta urtarrilaren 4ko Soma Cult taldearen kontzertuarekin itxiko dute Eguberrietako egitaraua Aurten ere 'Negun Atekan hotzik ez' egitaraua antolatu dute leitzarrek. Atekabeltz gaztetxean denetariko ekitaldiak izanen dituzte: hitzaldiak, magia ikuskizuna, tailerrak, pintxopoteoa, kontzertuak. Abenduaren 20an hasiko dituzte ekitaldiak eta urtarrilaren 4an emanen diete amaiera.
Abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra ikusgai izanen da Harriondoa Kultur Etxean Lesakan haurtzaroari begira 1920-1950 erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Osasun Etxeko pediatra den Belen Compainsek bultzatutako erakusketa da, Udalaren eta Beti Gazte elkartearen laguntzarekin, «baita beraien testigantzak gogoz eskaini dituzten hainbat herritarren laguntzarekin ere», Compains berak dioenez.