Izena emateko 25 euro ordaindu beharko dituzte Abenduaren 18an, asteartean, Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra eginen dute Saran. 14:00etatik 18:00etara bilduko dira Lur Berri gelan eta parte-hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.
Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.