Asteazkenean 17:30ean jubilatuen elkartean antolatu du Nafarroako Pentsionistak martxan elkarteak Nafarroako Pentsionistak martxan elkarteak antolatuta, ‘Pentsioak gaur egun eta etorkizunean’ solasaldia eskainiko dute abenduaren 12an, asteazkenean 17:30ean Lesakako San Fermin jubilatu elkartearen egoitzan,
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da.
Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.
Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.