Larunbateko elkartasun egunean bildutako dirua AFM Telethon elkartearentzat izanen da Aurten ere ez du hutsik eginen abendu hastapeneko elkartasun egunak. Abenduaren 8an AFM Telethon elkartearen aldeko eguna izanen da eta horren karietara, pastiza salmenta, Larunera trenez igateko hitzordua eta krakada antolatu dituzte.
Larunbatean 17:00etan ‘Mendian’ ikuskizuna eskainiko du Kultur Etxean Urte bukaera umorez bukatzeko, Pontx pailazoaren saioak girotuko du abenduko zubia Urdazubin. Mendian ikuskizuna eskainiko du, bertze urte batez, Kultur Etxean ariko da pailazo gaztea. 17:00etan dute hitzordua eta sartzea urririk izanen da. Herriko eta inguruko gaztetxoek arratsalde goxoa pasatzeko aukera ederra izanen dute. Emanaldiaren nondik norakoak ezagutu nahi izatekotan, Pontx pailazoaren Facebook orrialdean laburpentxo bat ikus daiteke.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da.
Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.
Abenduaren 5etik 9ra bitartean izanen dira Aurtengoan ere egitarau zabala prestatu du abenduaren 5etik 9ra eginen diren Kultur Egunetarako Igantziko euskara batzordeak, bertako taldeen, udalaren eta eskolaren laguntzarekin.
Larunbatean herri inguruan itzulixka eginen dute, leku-izenak ikasteko eta arratsean bertso-afaria Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaranekin Abenduaren 8 eta 9an asteburu kulturala izanen dute Anizen eta egitarau zabala prestatu dute horretarako.