Astelehena, abenduak 3



11:00

Euskaraldiaren Mintzodromoa Bortzirietan

Berako Ricardo Baroja ikastetxea, Bortziriak Bera | Elkarretaratzeak

Abenduaren 3an eginen da Bortzirietako akabaila ekitaldia Ricardo Baroja ikastetxean Ahobiziak eta belarriprestak hamaika egunez jo eta ke aritu ondotik, akabaila indartsua eman nahi diote Bortzirietan Euskaraldiari. Horretarako ekitaldi jendetsu bat antolatu dute Berako Rikardo Baroja ikastetxean, abenduaren 3an, 11:00etatik aitzinera.  

Euskaraldiaren Mintzodromoa Bortzirietan Berako Ricardo Baroja ikastetxea

Abenduaren 3an eginen da Bortzirietako akabaila ekitaldia Ricardo Baroja ikastetxean

Ahobiziak eta belarriprestak hamaika egunez jo eta ke aritu ondotik, akabaila indartsua eman nahi diote Bortzirietan Euskaraldiari. Horretarako ekitaldi jendetsu bat antolatu dute Berako Rikardo Baroja ikastetxean, abenduaren 3an, 11:00etatik aitzinera.

 


11:00

Euskararen Eguna Areson

Leitzaldea Areso | Ospakizunak

Astelehen goizean kalejira eginen dute, bazkaria eta haurrentzat ikuskizuna izanen dute Abenduaren 3rako, astelehenerako, egun osoko pesta antolatu dute Areson, Euskararem Egunaren harira. Haur, gazte zein helduek lagunartean biltzeko proposamena dute esku artean.

Euskararen Eguna Areson

Astelehen goizean kalejira eginen dute, bazkaria eta haurrentzat ikuskizuna izanen dute

Abenduaren 3rako, astelehenerako, egun osoko pesta antolatu dute Areson, Euskararem Egunaren harira. Haur, gazte zein helduek lagunartean biltzeko proposamena dute esku artean.


12:00

Larraburua elkarteko bazkideen eguna

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte meza ondotik Abenduaren 3an Bazkideen eguna ospatuko da Larraburuan eta horrekin batera aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte: Virginia Arburua, Maria Luisa Larrañaga eta Santiago Sainz. Astelehenean 12:00etan 2018 urtean hildako bazkideen aldeko meza izanen da eta jarraian bazkaria Larraburuan. Izena emateko 948635166 edo 664387343 telefonora deitu behar da.

Larraburua elkarteko bazkideen eguna

Aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte meza ondotik

Abenduaren 3an Bazkideen eguna ospatuko da Larraburuan eta horrekin batera aurten 80 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte: Virginia Arburua, Maria Luisa Larrañaga eta Santiago Sainz. Astelehenean 12:00etan 2018 urtean hildako bazkideen aldeko meza izanen da eta jarraian bazkaria Larraburuan. Izena emateko 948635166 edo 664387343 telefonora deitu behar da.



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



14:52
20:00

'Amaia da hasiera' erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da. 

'Amaia da hasiera' erakusketa Arizkunenea

Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean

Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da. 


19:30
20:00

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan

Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»