Bertso-tailerra, monologoa eta Euskararen Eguneko ospakizuna izanen dituzte Euskaraldiaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Bertzeak bertze, Baztanen bertsolaritzari buruzko hitzaldi-tailerra, monologoa eta Euskararen Egunerako ospakizuna prest dituzte. Azaroaren 30ean, abenduaren 2an eta abenduaren 3an, hurrenez hurren.
Gaztetxean dute hitzordua, 20:00etan Igandean, abenduaren 2an, Lyon (Frantzia) hiriko Not Scientists taldearen punk-rock doinuak entzuteko aukera izanen da Leitzako Atekabeltz gaztetxean. 20:00etan dute hitzordua eta sarrera bost euro ordaindu beharko dute.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da.
Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.
Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Abenduaren 1ean, larunbatean 23:00etan, JAC ariko da Berako Kataku herri ostatuan, talde formatuan. Blues, ragtime eta soul musika aditzeko aukera.