Txondorraren eguna abenduaren 1ean ospatuko dute Igantzin, eta ekitaldi ugari eginen dira Aizpea Goenagak piztuko du aurten txondorra Igantziko IrriSarri Land abentura parkean. Izan ere, langileek txondorra egin dute bosgarren urtez segidan. Goenagak omenaldi hau jasoko du, euskarari eta euskal kulturari egin duen ekarpena eskertzeko. Egun horretan, gainera, kultur ekitaldiz beteriko astea hasiko da Parkean.
Finala larunbat honetan, abenduak 1, jokatuko da Baigorrin Eskualdeko ordezkari bakarrak lortu du finalerako txartela, Mattinsalto taldean ari den Ellande Alfaro saratarrak, hain zuzen. Finala 18:00etan hasiko da baina egun osoko besta antolatu dute Baigorrin.
Larunbatean 12:00etan dute hitzordua Hilabeteko lehendabiziko larunbata izanik, abenduaren 1ean Malerreka kantuz antolatu du Malerrekako Euskara Zerbitzuak. Oraingoa, baina, berezia izanen da, Euskaraldiaren hamaika egunetan murgildurik egonik, Euskaraldia Kantuz izanen baita. Hitzordua Ezkurran, larunbat eguerdiko 12:00etan. Belarriprestak eta ahobiziak kantuan ikusteko aukera ezin hobea izanen da.
Legasar bat eta Txirrita bertsolaria epaitegietara eraman zituzten bertsoen inguruan ariko da larunbatean 18:00etan eskolan Legasar bat eta Txirrita bertsolari ezaguna epaitegietara eraman zituzten bertsoak eta epai horren ingurukoak topatu zituen Alkaiagako Mikel Taberna idazle eta bertsozaleak. Horren inguruko artikulu mardula idatzi zuen Bertsolari aldizkarian. Gai hori izanen du hizpide abenduaren 1ean, larunbatean 18:00etan Legasako eskolan eskainiko duen solasaldian. Legasako gurasoek eta kontzejuak antolatu dute hitzaldia, Euskararen Eguneko ekitaldien baitan.
Abenduaren 1etik 30era Iruñeko Gaztelu Enparantzako Iruña Kafeko Kasino Berri Nagusian Diana Iniesta margolariaren ‘Hamabi negu Baztanen’ erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 1etik 30era Iruñeko Gaztelu Enparantzan dagoen Iruña Kafeko Kasino Berri Nagusian. Hamabi urte hauetan Erratzu eta New York artean olioz egindako margolanak ikusgai jarriko ditu margolari kataluniarrak.
Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Larunbatean 20:00etan, Ximun eta Manex Fuchs anaiek osatzen duten Axut! Taldeak Zazpi senideko antzezlana eskainiko du, Ander Lipusen zuzendaritzapean. Bi aktore, bi anaia eta anaitasun ebatsiaren inguruko zazpi istorio antzerkira ekartzen ditu antzezlanak, tartean Gaizka Sarasola herritarrarena. Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?
Larunbat honetan opari gaua eta Orihen taldearekin kontzertua izanen dute Etxalarko Herriko Ostatuko gaur egungo maizterrek hartu zutela hirugarren urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte. abenduan Abenduaren 1ean 20:00etan opari gaua eta kontzertua izanen dituzte Orihen taldearekin; abenduaren 24an ilunabarrean poteoa taloekin, abenduaren 28an 22:00etan Performance musikala margolariekin eta abenduaren 31n 19:30ean poteoa txokolate iturriak eta fruta brotxetekin.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Bezperan goizean luntxa eta arratsaldean txokolate beroa eskainiko dituzte San Andres Egunaren harira, ekitaldiak antolatu dituzte herrian. Heldu den ortzirale eta larunbaterako, azaroaren 30erako eta abenduaren 1erako, zehaztu dute hitzordua. Herriko gazteek haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiak antolatu dituzte.
22:30etik aurrera dute hitzordua Atekabeltz gaztetxean Nafarroako iparraldean sortutako Kurkuma taldeak eta Tolosan sortutako Humus hardcore taldeek girotuko dute Atekabeltz gaztetxea ostiralean. 22:30etik aurrera dute hitzordua.
Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da.
Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.
Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan Abenduaren 1ean, larunbatean 23:00etan, JAC ariko da Berako Kataku herri ostatuan, talde formatuan. Blues, ragtime eta soul musika aditzeko aukera.