Sorginen Museoan eskainiko dute ‘Jolasten, jolasten, unibertso berri bat sortzen’ emanaldia ortziralean 17:30ean Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzailea eta Agurtzane Anduetza artista izanen dira azaroaren 23an Zugarramurdiko Sorginen Museoko protagonistak. Anduetzaren Oro erakusketa –poesia eta arte erakusketa– ilargi beteko egun horretan zabalduko da eta Zabaletak horrekin «jolasten, jolasten unibertso bat sortuko du». Anduetzaren mundu ikuskera eta Zabaletaren artea lagun, ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izanen dute. Larunbatean 17:30ean hasiko da ekitaldia.
Ortziralean 18:30ean Beralandetan pornografia, prostituzioa eta emakumeen salerosketa aztertuko dituzte Medicus Mundi (Munduko Medikuak) erakundearen eskutik, gaur egun heziketa afektibo-sexualaren eredu eta esparru diren pornografia eta prostituzioa gaiak ‘Sexu industriaz hitz egin dezagun’ izeneko bideo-forum baten bidez aztertuko dira, baita emakumeen salerosketa ere. Azaroaren 23an, ortziralean 18:30ean izanen da Beralandetan. Mundiko Medikuak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute saioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Azaroaren 29an Mintzodromoa izanen dute Euskaraldia lehertzear da. Altxaferoak prest dituzte Malerrekan. Hamaika egunez hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialari ekiteko malerrekarrek Doneztebe izanen dute bilgune. 19:00etan zehaztu dute hitzordua, Santa Luzia plazan eta suziriak eztanda egitearekin bat poteoan ibiliko dira, musika lagun dutela.
Bilera 19:00etan izanen da Udaletxeko Areto Nagusian Landanet Euskaltelen Gipuzkoako banatzaile ofizial liderrak zerbitzuaren inguruko azalpenak emanen ditu Leitzan.
Mikel Lasarte, Amaia Elizagoien, Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Sarai Robles eta Irati Majuelo ariko dira 19:30ean Arizkunenean Irurtzunen eta Lizarran kanporaketak jokatuta, zehaztu da VIII. Mariano Izeta bertso sariketako finalean arituko diren bertsolarien zerrenda. Amaia Elizagoien, Irati Majuelo, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Saats Karasatorre eta Sarai Robles izanen dira finalistak. Azaroaren 23an jokatuko da finala, ortziralean 19:30ean Elizondoko Arizkunenean.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.
Nekazaritzaren etorkizunaz ariko da José Bové sindikalista ezaguna azaroaren 24an Elizondon Landa begiradak goiburupean antolatu dituen jardunaldien bitartez, «landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea» eraiki nahi du Baztango Udalak. Film emanaldiak, solasaldiak eta adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena izanen dira egitarauan, baina beharbada, erakargarririk handiena José Bové nekazaritza sindikalista ezagunak eta europarlamentariak azaroaren 24an eskainiko duen solasaldia izanen da. Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean. Txartelak salgai daude Mendi, Albaitaritza eta Baztandarra Kooperatiban azaroaren 15era bitarte.
Azaroaren 22an 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Atekabeltzen Indarkeria matxistaren aurka hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean. Libre izan nahi dugulako! lelopean bilduko dira. Azaroaren 22an, hasiko dira ekitaldiak eta 25ean borobilduko dituzte, ipuin kontalariarekin. Bien bitartean, Berdintasun Batzordeak luzaturiko deialdiarekin bat eginen dute kontzentrazioan eta igandean Torrean bazkalduko dute.
Ortziralean 23:30ean Kataku herri ostatuan Rafa Rueda musikariak eta bere taldeak kontzertua eskainiko dute azaroaren 23an, ortziralean 23:30ean Kataku herri ostatuan. Emanaldia, Xugan eginen den Kafe-Antzerki Zikloko antzezlana bukatu eta gero hasiko da.