Osteguna, azaroak 22



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



15:00
20:20

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa

Elizondo Lanbide Eskola, Baztan Elizondo

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa Elizondo Lanbide Eskola

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka



11:30
20:30

Fernando Manterolaren argazki erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.

Fernando Manterolaren argazki erakusketa Arizkunenea

Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean

Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.



19:00
19:00

'Landa begiradak' jardunaldiak

Baztan | Jardunaldiak

Nekazaritzaren etorkizunaz ariko da José Bové sindikalista ezaguna azaroaren 24an Elizondon Landa begiradak goiburupean antolatu dituen jardunaldien bitartez, «landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea» eraiki nahi du Baztango Udalak. Film emanaldiak, solasaldiak eta adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena izanen dira egitarauan, baina beharbada, erakargarririk handiena José Bové nekazaritza sindikalista ezagunak eta europarlamentariak azaroaren 24an eskainiko duen solasaldia izanen da. Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean. Txartelak salgai daude Mendi, Albaitaritza eta Baztandarra Kooperatiban azaroaren 15era bitarte.

'Landa begiradak' jardunaldiak

Nekazaritzaren etorkizunaz ariko da José Bové sindikalista ezaguna azaroaren 24an Elizondon

Landa begiradak goiburupean antolatu dituen jardunaldien bitartez, «landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea» eraiki nahi du Baztango Udalak. Film emanaldiak, solasaldiak eta adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena izanen dira egitarauan, baina beharbada, erakargarririk handiena José Bové nekazaritza sindikalista ezagunak eta europarlamentariak azaroaren 24an eskainiko duen solasaldia izanen da. Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean. Txartelak salgai daude Mendi, Albaitaritza eta Baztandarra Kooperatiban azaroaren 15era bitarte.



17:00
22:00

Lesakako feriak

Bortziriak Lesaka | Feriak

Berrikuntza moduan, aulki gurpildunean pala partida ere ikusteko aukera izanen da pilota jaialdian eta asteazkenean ajoarriero lehiaketa ere antolatu du Beti Gaztek  Udazkeneko ferietako azken txanpa da eskualdean. Lesakan dute azken geldialdia, azaroaren 22an. Ortzegun oizean aziendak, artisau postuak eta bertzelako makinariak ikusi eta erosi ahal izanen dira. Arratsaldean, berriz, urteroko pilota partidez gain, Arkupeak Elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolaturiko pala txapelketa egokitua izanen dute. Egun handia ortzegunean izanagatik, asteazkenean ere izanen da mugimendurik: musikariek girotu eta sukaldariek goxatutako arratsaldea izanen dute. 

Lesakako feriak

Berrikuntza moduan, aulki gurpildunean pala partida ere ikusteko aukera izanen da pilota jaialdian eta asteazkenean ajoarriero lehiaketa ere antolatu du Beti Gaztek 

Udazkeneko ferietako azken txanpa da eskualdean. Lesakan dute azken geldialdia, azaroaren 22an. Ortzegun oizean aziendak, artisau postuak eta bertzelako makinariak ikusi eta erosi ahal izanen dira. Arratsaldean, berriz, urteroko pilota partidez gain, Arkupeak Elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolaturiko pala txapelketa egokitua izanen dute. Egun handia ortzegunean izanagatik, asteazkenean ere izanen da mugimendurik: musikariek girotu eta sukaldariek goxatutako arratsaldea izanen dute. 



17:30
18:00

Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekitaldi Leitzan

Leitzaldea Leitza

Azaroaren 22an 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Atekabeltzen Indarkeria matxistaren aurka hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean. Libre izan nahi dugulako! lelopean bilduko dira. Azaroaren 22an, hasiko dira ekitaldiak eta 25ean borobilduko dituzte, ipuin kontalariarekin. Bien bitartean, Berdintasun Batzordeak luzaturiko deialdiarekin bat eginen dute kontzentrazioan eta igandean Torrean bazkalduko dute.  

Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekitaldi Leitzan

Azaroaren 22an 'Él nunca me pegó' dokumentalaren proiekzioa izanen dute Atekabeltzen

Indarkeria matxistaren aurka hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldean. Libre izan nahi dugulako! lelopean bilduko dira. Azaroaren 22an, hasiko dira ekitaldiak eta 25ean borobilduko dituzte, ipuin kontalariarekin. Bien bitartean, Berdintasun Batzordeak luzaturiko deialdiarekin bat eginen dute kontzentrazioan eta igandean Torrean bazkalduko dute.