Astelehenean eguerdiko 12:00etan antolatu du Pentsionistak martxan elkartean Gizarte Segurantzaren builegoaren aitzinean Hilabeteko hirugarren astelehenean elkarretaratzeak egiteko asmoarekin segittuz, pentsionistak martxaren hurrengo elkarretaratzea azaroaren 19an izanen da, eguerdiko 12etan Doneztebeko Gizarte Segurantzaren bulegoaren aitzinean. Aintzingoan bezala, leloa "Pentsio duina, bizi duina. Guttieneko 1.080 euroko pentsioa orain" izanen da.
Astelehen arratsaldeko 6etan hasita, bigarren maila gainditu duten ikasleei diplomak ere eman zaizkie Azaroaren 19an, Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek Santa Zeziliako kontzertua eskainiko dute 18:00etan Musika Eskolan. Musika Eskolak berak antolatu du emanaldia, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bigarren maila gainditu duten ikasleei diploma ere emanen zaie.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.
Nekazaritzaren etorkizunaz ariko da José Bové sindikalista ezaguna azaroaren 24an Elizondon Landa begiradak goiburupean antolatu dituen jardunaldien bitartez, «landa eremuari buruzko gogoeta kritikoa pizteko elkargunea» eraiki nahi du Baztango Udalak. Film emanaldiak, solasaldiak eta adinekoen zaintzarako udal planaren aurkezpena izanen dira egitarauan, baina beharbada, erakargarririk handiena José Bové nekazaritza sindikalista ezagunak eta europarlamentariak azaroaren 24an eskainiko duen solasaldia izanen da. Egun berean, ‘Eutsi baserriari’ goiburupean nekazarien bazkaria ere antolatu dute 14:00etan Antxitonea trinketean. Txartelak salgai daude Mendi, Albaitaritza eta Baztandarra Kooperatiban azaroaren 15era bitarte.