Larunbat arratsaldeko 5etan hasita Sarako Olhain Ikastolako burasoek antolatuta, kantaldia eginen da larunbat honetan, azaroak 17. 17:00etan hasiko da saioa eta ikasleak eta burasoak ariko dira kantari. Kantekin gozatzeko aukera izatez gainera, zerbait jateko eta edateko eskainiko dute.
Ekintzetan parte hartzeko 610 920673 telefonora deitu behar da Solaslaguna egitasmoak urte bukaerako ekintzak antolatu ditu. Heldu den larunbatean, azaroaren 17an, Elizondon bilduko dira solaspoteoa egiteko. 18:00etan dute hitzordua eta ostatuz ostatu ibiliko dira. 20:00etan merienda-afaria eginen dute.
Larunbatean 19:00etan hasita Plaza Zaharrean Lesakako Zerbitzuen Elkartearen eskutik, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz tonbola eginen dute azaroaren 17an, larunbatean 19:00etan Plaza Zaharrean. Txartelak elkarteko komertzioetan erosketa egiterakoan eskuratzen ari dira bezeroak eta saria jasotzeko zozketan bertan egon beharko dute.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.