Kike Amonarrizek solasaldia eskainiko du, 19:00etan, zineman Hizkuntza-ohiturak aldatzeko asmoz, azaroaren 23tik abenduaren 2ra bitarte eginen den ariketaren harira, azken prestaketetan ari dira eskualdeko herritarrak. Oraindik, ordea, bada zereginik. Kristina Urrutiaren eskutik, azaroaren 14an Malerrekako Hamaikakoa aurkeztuko dute eta Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du. Zineman dute hitzordua, 19:00etan.
Bozateko Gorrinea museoan, 19:00etan Heldu den asteazkenean, azaroaren 14an, Josu Legarretak eta Xabier Santxotenak, elkarlanean, eginiko 'El orgullo de ser agote. De la tradición a la proyección internacional' lana aurkeztuko dute. 19:00etan bilduko dira, Arizkungo Bozate auzoko Gorrinean museoan.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Azaroaren 1etik 28ra ikusgai izanen da Arizkunenean Fernando Manterolaren Argazkien bitartez Photos & Montajes argazki erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 1etik 28ra Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Asteartetik ortziralera (17:00etatik 20:30era) eta larunbat eta besta egunetan (11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era) irekiko dira ateak.