Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte Harriondoan Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasi da, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.
Igandean 18:30ean izanen da emanaldia Zinema emanaldien barrenean, Doneztebeko Udalak Errementari filma pantailaratuko du urriaren 28an, igandean 18:30ean. Denboraldiko lehen emanaldia izanen da. Aurtengo denboraldian euskarazko hainbat film eskainiko ditu: Oreina, Gure Oroitzapenak, Black is Beltza eta Dantzari ikusteko aukera izanen da. Horiez gain, dokumentalak eta Volar, Collet, Figuras ocultas… pelikulak ere izanen dira ikusgai. Horiek guztiak 18:30ean izanen dira. Leihatilan saldutako sarreretatik bildutako dirua elkartasun ekimenetarako zuzendua izanen da.
'Ur goiena, ur barrena' lana izanen da entzungai, Arizkunenean, 19:00etan Udaleko Kultura Batzordeak, Nafarroako Gobernua 2018ko Arte eta Kulturaren laguntzaz, Folk Ametsetan egitasmoa antolatu du. Egitasmo horren harira, urri akabailako eta azaroko lehendabiziko bi igandeetan kontzertuak izanen dituzte, Arizkunenean, 19:00etan. Ez da sarrerarik ordaindu behar.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da.
Larunbatean mendi-irteera eginen dute eta biharamunean erakusketa, tailerrak eta dastaketa izanen dituzte Prest da Mikologialdiaren XI. edizioa. Urriko azken asteburuan dute hitzordua; hilaren 27an eta 28an, alegia. Aurtengo giro lehorra ikusirik, onddo eta zizak izanen direlako «itxaropena» dute antolatzaileak. Bi egunetarako egitarau ederra antolatu dute.
Azaroaren 1ean eginen den XXIII. Baserritarren Egunarekin borobilduko dute aurtengo kulturaldia Larunbatean mus eta partxis txapelketak eginen dituzte, igandean birziklapen tailerra eta azaroaren 1ean Baserritarren Eguna.
Larunbatean Lizuniagako Igoera eta barazki-opil lehiaketa eginen dituzte eta igandean gazta eta sagardoarenak Ekitaldiz betetako asteburua izanen da urriko azkena. Hasi ortziraletik eta iganderaino ez baita aspertzeko astirik izanen. Urriaren 26an, ortziralean liburutegian eginen diren Biodantza joko musikatuen ondotik (18:30), etorriko dira larunbatean eta igandean, Lurraren Egunaren inguruan Gure Txokoak antolatutakoak.