Ameli ipuin-kontalaria izanen da larunbatean 17:00etan plazan Malerrekako Euskara Zerbitzuak urrirako antolatu duen Kultur Biraren seigarren edizioko azken emanaldia Beintza-Labaienen izanen da urriaren 27an. Sunbillan, Zubietan eta Urrozen geldialdiak egin ondotik, Ameli ipuin-kontalaria izanen da Beintza-Labaiengo plazan larunbat arratsaldeko 5etan.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da.
Larunbatean mendi-irteera eginen dute eta biharamunean erakusketa, tailerrak eta dastaketa izanen dituzte Prest da Mikologialdiaren XI. edizioa. Urriko azken asteburuan dute hitzordua; hilaren 27an eta 28an, alegia. Aurtengo giro lehorra ikusirik, onddo eta zizak izanen direlako «itxaropena» dute antolatzaileak. Bi egunetarako egitarau ederra antolatu dute.
Azaroaren 1ean eginen den XXIII. Baserritarren Egunarekin borobilduko dute aurtengo kulturaldia Larunbatean mus eta partxis txapelketak eginen dituzte, igandean birziklapen tailerra eta azaroaren 1ean Baserritarren Eguna.
Larunbatean Lizuniagako Igoera eta barazki-opil lehiaketa eginen dituzte eta igandean gazta eta sagardoarenak Ekitaldiz betetako asteburua izanen da urriko azkena. Hasi ortziraletik eta iganderaino ez baita aspertzeko astirik izanen. Urriaren 26an, ortziralean liburutegian eginen diren Biodantza joko musikatuen ondotik (18:30), etorriko dira larunbatean eta igandean, Lurraren Egunaren inguruan Gure Txokoak antolatutakoak.