Urriak 24

Piedade auzoko bestak

2017/09/09 - 2107/09/09

Bortziriak Igantzi |Bestak

Bazkaria eginen dute Iñarreko gainean

Ohiturari eutsiz, Piedadeko besta ospatuko dute Igantziko auzotarrek larunbat honetan, irailak 9. Beti bezala, bazkaria eginen dute Iñarreko gaineko aldean, betiere eguraldiak laguntzen badu.

Herri dantza ikastaroa

2018/10/04 - 2019/05/30

Beti Gazte elkartea | Lesaka |Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa

2018/10/15 - 2018/11/30

Elizondo Lanbide Eskola Baztan Elizondo

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka