Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Urriaren 18an eta 25ean, Aingeru Oiartzabal psikologo adituarekin Baztango Udalak eta Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek ‘Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen’ ikastaroa antolatu dute, 6-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzendua. Urriaren 18an eta 25ean eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologo adituak, 17:00etatik 19:00etara Elizondoko Arizkunenean.
Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da.
Urriaren 15era bitarte eman daiteke izena Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen ekimenean Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak helduen trikitixa eta pandero topaketa antolatu du urriaren 20 eta 21erako Arantzako Aterpean. Trikitixa eta panderoko ikasketak aspaldi utzi dituztenentzat edo oraindik trikitixa eta panderoa jotzen dutenentzat aukera ezin hobea izan daiteke, elkarrekin ongi pasa eta gauza berriak ikasi bidenabar.
Sasoia hasi denetik 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan Usategietako Igandearen aitzakian, heldu den asteburua ekitaldiz betetakoa izanen da Etxalarren. Igandean, ohiturari jarraituz, usategietara jende aunitz hurbilduko dela espero da, sare bidezko uso harrapaketa tradizionala ikusteko asmoz. Badirudi aurtengoan eguraldiak lagunduko duela jendea Iarmendira igotzeko eta prebisio hauek mantentzen badira, usazaleak bere eguneroko jardunean ikusi ahal izango dira, sareak hedatu eta 600 urteko tradizioa mantenduz. Sasoia, pasa den urriaren 1ean hasi zen eta dagoeneko 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan.
Igandeko usazale-kofradiaren desfilearekin hasiko da Igandean, urriak 21, 12:00etan, eginen den usazale-kofradiaren desfilearekin hasiko da Usoaren Astea Saran. Hilaren 22an, esku huska pilota partida izanen da frontoian, astelehenean 18:00etan, eta biharamunean, herri-kirol saioa plazan, 18:30ean. Urriaren 24tik 26ra, 11:00etan, usategietara bisita gidatua eginen dute eta urriaren 25ean, 10:00etan elizara joanen dira. Egun berean, 19:00etan, Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du elizan. Urriaren 26an, ekoizleen merkatua eginen da plazan, 16:30etik goiti.