Larunbata, urriak 20



10:00

Indarkeria sexistari aurre egiten tailerra emakumeentzat

Igantziko Erretorebaita, Bortziriak Igantzi | Tailerrak

Emakumeei zuzendua, Arantxa Arrieta Garcések eskainiko du euskaraz larunbat goizean Indarkeria sexistari aurre egiten izeneko emakumeentzako tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Equala aholkularitzaren laguntzaz Igantzin. Urriaren 20an,  larunbatean 10:00etatik 14:00etara eskainiko du euskaraz Arantxa Arrieta Garcések, Erretorebaitan.

Indarkeria sexistari aurre egiten tailerra emakumeentzat Igantziko Erretorebaita

Emakumeei zuzendua, Arantxa Arrieta Garcések eskainiko du euskaraz larunbat goizean

Indarkeria sexistari aurre egiten izeneko emakumeentzako tailerra antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren eta Equala aholkularitzaren laguntzaz Igantzin. Urriaren 20an,  larunbatean 10:00etatik 14:00etara eskainiko du euskaraz Arantxa Arrieta Garcések, Erretorebaitan.


19:00

Irlanda-Euskal Herria dantza jaialdia Beran

Merkatu Plazan, Bortziriak Bera | Jaialdiak

Larunbatean 19:00etan Merkatu Plazan Irlandako Ballyphephane eta Zarauzko Jalgi dantza taldea ariko dira  Urriko lehen asteburuan Cork hiriko Folk Festivalen parte hartu zuen Berako Gure Txokoa dantza taldeak. Dantza gaelikoaren eta euskal folkloaren arteko elkartrukerekin segituko dute asteburu honetan, izan ere urriaren 20an Irlandako Cork hiriko Ballyphephane dantza taldea etorriko da Berara, Gure Txokoak elkarteak antolatutako jaialdian. Zarauzko Jalgi dantza taldearekin batera, emanaldia eskainiko dute larunbatean 19:00etan Merkatu plazan (euria eginen balu Eztegara pilotalekuan).

Irlanda-Euskal Herria dantza jaialdia Beran Merkatu Plazan

Larunbatean 19:00etan Merkatu Plazan Irlandako Ballyphephane eta Zarauzko Jalgi dantza taldea ariko dira 

Urriko lehen asteburuan Cork hiriko Folk Festivalen parte hartu zuen Berako Gure Txokoa dantza taldeak. Dantza gaelikoaren eta euskal folkloaren arteko elkartrukerekin segituko dute asteburu honetan, izan ere urriaren 20an Irlandako Cork hiriko Ballyphephane dantza taldea etorriko da Berara, Gure Txokoak elkarteak antolatutako jaialdian. Zarauzko Jalgi dantza taldearekin batera, emanaldia eskainiko dute larunbatean 19:00etan Merkatu plazan (euria eginen balu Eztegara pilotalekuan).



15:19
20:00

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



10:30
17:30

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen'

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke  Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.

Diana Iniestaren 'Ehun urtez Bertizen' Bertizko natur parkean

‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke 

Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.



17:00
20:00

'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea'

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean  Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 

'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' Arizkunenea

Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean 

Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. 


19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



15:00
20:20

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa

Elizondo Lanbide Eskola, Baztan Elizondo

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka

Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa Elizondo Lanbide Eskola

Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute

Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka



17:00
19:00

Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen

Arizkunenea, Elizondo | Ikastaroak

Urriaren 18an eta 25ean, Aingeru Oiartzabal psikologo adituarekin Baztango Udalak eta Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek ‘Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen’ ikastaroa antolatu dute, 6-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzendua. Urriaren 18an eta 25ean eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologo adituak, 17:00etatik 19:00etara Elizondoko Arizkunenean.

Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen Arizkunenea

Urriaren 18an eta 25ean, Aingeru Oiartzabal psikologo adituarekin

Baztango Udalak eta Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek ‘Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen’ ikastaroa antolatu dute, 6-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzendua. Urriaren 18an eta 25ean eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologo adituak, 17:00etatik 19:00etara Elizondoko Arizkunenean.



19:00
20:00

Jose Manuel Barahonaren margolanak Etxalarko Kultur Etxean

Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea, Etxalar | Erakusketak

Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da. 

Jose Manuel Barahonaren margolanak Etxalarko Kultur Etxean Pello Apezetxea Etxalarko Kultur Etxea

Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak

Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da. 



10:00
14:00

Trikitixa eta pandero Topaketa Arantzan

Aterpe, Arantza | Topaketak

Urriaren 15era bitarte eman daiteke izena Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen ekimenean Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak helduen trikitixa eta pandero topaketa antolatu du urriaren 20 eta 21erako Arantzako Aterpean. Trikitixa eta panderoko ikasketak aspaldi utzi dituztenentzat edo oraindik trikitixa eta panderoa jotzen dutenentzat aukera ezin hobea izan daiteke, elkarrekin ongi pasa eta gauza berriak ikasi bidenabar. 

Trikitixa eta pandero Topaketa Arantzan Aterpe

Urriaren 15era bitarte eman daiteke izena Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen ekimenean

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak helduen trikitixa eta pandero topaketa antolatu du urriaren 20 eta 21erako Arantzako Aterpean. Trikitixa eta panderoko ikasketak aspaldi utzi dituztenentzat edo oraindik trikitixa eta panderoa jotzen dutenentzat aukera ezin hobea izan daiteke, elkarrekin ongi pasa eta gauza berriak ikasi bidenabar. 


19:30
21:00

Usategietako Igandea Etxalarren

Bortziriak Etxalar | Ospakizunak

Sasoia hasi denetik 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan  Usategietako Igandearen aitzakian, heldu den asteburua ekitaldiz betetakoa izanen da Etxalarren. Igandean, ohiturari jarraituz, usategietara jende aunitz hurbilduko dela espero da, sare bidezko uso harrapaketa tradizionala ikusteko asmoz. Badirudi aurtengoan eguraldiak lagunduko duela jendea Iarmendira igotzeko eta prebisio hauek mantentzen badira, usazaleak bere eguneroko jardunean ikusi ahal izango dira, sareak hedatu eta 600 urteko tradizioa mantenduz. Sasoia, pasa den urriaren 1ean hasi zen eta dagoeneko 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan.

Usategietako Igandea Etxalarren

Sasoia hasi denetik 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan 

Usategietako Igandearen aitzakian, heldu den asteburua ekitaldiz betetakoa izanen da Etxalarren. Igandean, ohiturari jarraituz, usategietara jende aunitz hurbilduko dela espero da, sare bidezko uso harrapaketa tradizionala ikusteko asmoz. Badirudi aurtengoan eguraldiak lagunduko duela jendea Iarmendira igotzeko eta prebisio hauek mantentzen badira, usazaleak bere eguneroko jardunean ikusi ahal izango dira, sareak hedatu eta 600 urteko tradizioa mantenduz. Sasoia, pasa den urriaren 1ean hasi zen eta dagoeneko 28 dozena inguru uso eta txoloma harrapatu dituzte sareetan.