Manu Eziolaza medikuak eskainiko du ortziralean 18:30ean Larraburua elkartean Etxalarko Larraburua elkarteak antolatuta, Bizi testamentua eta heriotz duina hitzaldia izanen da ortzirale honetan, urriak 19, 18:30ean Larraburuan. Manu Eziolaza medikuak eskainiko du solasaldia eta sarrera doan izanen da. Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko presidentea da Eziolaza.
Hitzordua Herrigunean eginen dute, ortziralean 20:00etan eta Doneztebeko Hamaikakoa egun horretan aurkeztuko dute Azaroaren 23tik abendura 3ra bitarte eginen den Euskaraldia ekimena doneztebarrei aurkeztuko zaie urriaren 19an, ortziralean 20:00etan herrigunean. Egun horretan Ahobizi eta Belarriprest rolak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen da, baita izena emateko aukera ere. Dagoeneko hainbat aurkezpen egin ditu Malerreka mailan aktibatzen ari den lan taldeak.
Ezkorbrutak eta Kosta ala kosta taldeak ariko dira ortziralean 20:00etan trinketean Urriaren 12an hasi zen taldekako Xilaba txapelketa eta ortzirale honetan, urriak 19, lehenbiziko faseko hirugarren saioa Saran jokatuko da. Trinketean 20:00etan hasiko da, eta bi talde ariko dira: Karlos Aizpurua saratarraren Ezkorbrutak eta Kosta ala kosta. Mattinsalto taldea ariko da epaile lanetan..
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Lanbide Eskolan, urriaren 15etik azaroaren 30era eginen dute Erakunde sozialetan menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ikastaroa eskainiko dute urriaren 15etik azaroaren 30era Elizondoko Lanbide Eskolan. 15:00etatik 20:20ra izanen da ordutegia. Apuntatzeko epea urriaren 15a bitarte zabalik dago Enplegu Portalean, Doneztebeko enplegu agentzian. Inskripzioa egiteko linka
Urriaren 18an eta 25ean, Aingeru Oiartzabal psikologo adituarekin Baztango Udalak eta Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko Gizarte Zerbitzuek ‘Harreman osasuntsuen garapenean hezitzen’ ikastaroa antolatu dute, 6-12 urte bitarteko seme-alaben gurasoei zuzendua. Urriaren 18an eta 25ean eskainiko du Aingeru Oiartzabal psikologo adituak, 17:00etatik 19:00etara Elizondoko Arizkunenean.
Urriaren 19tik 28ra ikusgai izanen dira Jose Manuel Barahonaren margolanak Urriaren 19tik 28ra Jose Manuel Barahonaren Oroitzapenak erakusketa ikusgai izanen da Etxalarko Kultur Etxean. Urriaren 19an, ortziralean 19:00etan inauguratuko dute eta hilaren 20, 21, 27 eta 28an 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 22tik 26ra 17:00etatik 19:00etara ikusgai izanen da.