Biharamunean Merkatari elkarteak hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Udazkena emankorra eta koloretsua heldu da Donezteben: hasteko, Bidasoko Organoren Eguna urriaren 12an eta Merkatarien ekimena urriaren 13an izanen dira. Gainera, asteburu osoan onddo dastatzea eskainiko dute herriko lau ostatutan.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Bezperan Baztan Zopak; ortziralean mariatxien emanaldia; larunbatean zikiroa; eta igandean gazte-bazkaria izanen dute Urriaren 11tik 14ra, ortzegunetik igandera, besta giroan murgilduko dira Gartzainen. Lau egunez, haur, gazte eta helduek, ez dute aspertzeko tarterik izanen. Ohiko ekitaldiez gainera, berrikuntzak ere izanen dituzte aurten; herritarren arteko desafioa, erraterako.
Bezperan Bortzirietako Guztiok taldea laguntzeko azoka solidarioa, Euskaraldiaren aurkezpena, bakarrizketa eta pintxo lehiaketa izanen dituzte Euskararen Eguna berrikuntzekin dator: merkatu solidarioa, herri-kirol erronka, mikro-ipuin eta ilustrazio lehiaketa... Egun handia hilaren 13an, larunbatean, badute ere, bezperatik mugimendua sumatuko da herrian. Bi egunez, giro ederra izanen dute.
Ortziralean ‘Aunitz urtez’ emanaldia eskainiko du Ache pa ti taldeak Beran ortziralean eta ‘Musikaren koloreak’ emanaldia izanen da larunbatean Lesakan Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Bera eta Lesakako musika eskoletako txistu sailek eta Bera eta Lesakako txistulari taldeek antolatuta kontzertuak izanen dira asteburu honetan, ‘Txistua, tradizioa gaur egun’ goiburupean.