Urriaren 3an Lizarran eginen denaren ondotik, Bertizen urriaren 10ean eginen dute eta gero Irunberrin, Tuteran eta Iruñean izanen dira Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentak bortz topaketa antolatu ditu Nafarroako ibaietako arrantzaren egoera aztertzeko helburuarekin, arrantzaleen eta gai horretan interesa duten pertsonen iritziak biltzearren. Bilerak eginen dituzte 2016an egindako parte-hartze prozesuaren ondoren Administrazioak hartutako konpromisoari erantzuteko.
Punk-rock taldearen emanaldia asteazkenean 19:30ean hasiko da Kataku herri ostatuan Valentziako Cigüeña punk-rock taldeak kontzertua eskainiko du urriaren 10ean, asteazken arratseko 7:30etik aitzinera Berako Kataku herri ostatuan.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.