Gure Txokoa elkarteak antolatua, 1.000 euroko saria izanen da lehenbizikoarentzat eta 700 eurokoa bigarrenarentzat Aurten hamalaugarren aldiz, Berako aire zabaleko margo lehiaketa antolatu du Gure Txokoa elkarteak. Urriaren 7an egin dute hitzordua eta izena egun berean eman beharko da, Iamotenean, 09:00etatik aitzinera. Margolanak 14:30erako aurkeztu beharko dira elkartearen egoitzan.
Igandean, urriaren 7an, Bortzirietako Euskaraldiaren aurkezpena eginen dute. Berako Merkatu Plazan dute hitzordua, 12:00etan. Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzearekin batera, lehendabiziko ehun Ahobizi eta Belarripresten izen-ematea eginen dute. Euskara Mankomunitateko kideek herritarrei bertaratzeko deia egin diete, eta horretarako, bideotxo bat ere sortu dute.
Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.
Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
‘Hamar urtez Bertizen’ izenburupean egunero ikus daitezke Diana Iniesta margolariak ‘Hamar urtez Bertizen’ izeneko margolan erakusketa ireki du Bertizko Jaurerriko Natur Parkean. Hain zuzen, hamar urte daramazki Erratzun bizi den margolari kataluniarrak bere lanak Bertizen erakusten. Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era ikus daitezke.
Urriaren 4tik 23ra ikusgai dago Arizkunenea Kultur Etxean Baztango Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, 'Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea' erakusketa antolatu du. Urriaren 4tik 23ra bitarte dago ikusgai Arizkunenea kultur etxean, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.
Urriaren 4an eta 8an, besta aitzinetik eta ondotik, auzolana izanen dute Ortziraletik igandera bitarte hainbat ekitaldi izanen dituzte Anizen, herriko bestetan. Bertzeak bertze, larunbatean 19:00etan, Tio Teronen Semeak dantza ikuskizuna izanen da ikusgai. Bezperan Gan-torri autobusa ibiliko da herriz herri.
Kike Tormenta, Apalatxe eta Pitxi eta Olaia ariko dira ortziralean Elizondon eta igandean Leitzan Kike Tormenta abeslariak, Apalatxe taldeak eta Lesakako Pitxi eta Olaia bikoteak kontzertu bira eskainiko dute asteburu honetan gaztetxez gaztetxe. Ortziralean Elizondon, larunbatean Lezon eta igandean Leitzan ariko dira.